Hernanik jardunaldi berriztatzaileak izango ditu aste honetan. Lehendabiziko aldiz, Bakailaoaren Astea antolatu da herrian eta zazpi egunetan zehar produktu hau erreferente gastronomikoa izango da. Egun handia igandean ospatuko da, urriaren 28an, eta bertan pil-pil erara egindako bakailao lehiaketa eta pintxo eta sagardo dastaketa izango dira.
Aurreikusitako egitaraua honakoa da:
– Urriak 22: Disfrutando del bacalao: degustación de sidra y bacalao y show cooking con bacalao, Basque Culinary Center-en 19.00-etan.
– Urriak 23: Mahai ingurua Biteri Kultur Etxean (Hernani), 19:00etan. ‘Sentido y sensibilidad. Análisis, percepción, sensación y emoción: El menú de sidrería’. Iñaki Álava (BCC. Basque Culinary Center): ‘Cata hedonista y percepción, cómo disfrutar en la sidrería’. Iñaki Etaio (LASEHU. Laboratorio Análisis Sensorial Euskal Herriko Unibertsitatea): ‘Zentzumenen bidezko kalitatearen kontrola kalitate bereizituko produktuetan: Idiazabal gaztaren eta txahala haragiaren adibideak’.
– Urriak 28: Azoka berezia: bakailaoarekin erlazionaturiko produktuak Urbieta kalean, Plaza Berri eta Elkano kaleen artean, 10.00etatik 14.00 etara. Festa Atsegindegin: pil-pil erara egindako bakailao lehiaketa 11:00etan, sari banaketa, bakailao pintxoen eta sagardo dastaketa. Nabarherri: Plaza Berrin goiz osoan zehar.