Eibarko Eta Kitto! Euskara Elkarteak Sagardo Egunaren edizio berria antolatu du urrriaren 6rako. Hala, Unzaga plazak 13 sagardogileren sagardoak bilduko ditu: Alorrenea, Altzueta, Barkaiztegi, Begiristain, Egi-Luze, Gartziategi, Gaztañaga, Gurutzeta, Isastegi, Olaizola, Sarasola, Zapiain y Zelaia

Festaren helburuetako bat festa Unzaga plazatik harago joatea da eta arrazoi honengatik, antolatzaileek bisitarien parte-hartzea sustatu nahi dute sare sozialen bidez. Hala, #SagardoEguna leloak parte-hartzaile eta bisitariek euren iritziak emateko eta euskara sare sozialetan sustatzeko balioko du. Parte-hartzen dutenen artean, zozketa egingo da datorren astean.

Iturria: El Diario Vasco.