XII. Sagar Uzta 2012 ekitaldirako antolaturiko ekintzen barruan, irailaren 28an 19:00etan bertako sagar barietate ezberdinen kata gidatua izango da Astigarragako Roxario Jatetxean.
Euskal Herriko sagar barietateen ezaugarri organoleptikoak ezagutzeko helburuz, Euskal Herriko 4 sagar barietate ezberdinen eta euren sagar muztioaren kata gidatua egingo da Astigarragako Roxario jatetxean.
Ondoren, sagar barietate hauekin eginiko sagar dultzea eta Rafael Gorrotxategi gozogileak egindako elaborazio bat dastatzeko aukera izango da.
Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com