Atzo Sagardo Mahaia elkartetik adierazi zutenez, Gorenak kalitate zigiluko sagardo markek sei miloi sagardo botila baino gehiago saldu dituzte merkatuan beren lehendabiziko urtean. Kalitatezko zigilu hau daramaten sagardogileek, “sagardo perfektua” lortzeko asmoz hasiera emango dioten “sagardoaren karakterizazioari” buruzko ikerketa programaren hasiera iragarri zuten.
12 hilabeteko lanaren ostean, Gorenak zigiluko sagardogileek beren sagardoak erantzun ona izan dutela uste dute, “salmentetan liderra” bilakatu delarik.
Iturria: Noticias de Gipuzkoa.