Zorte txarra atzokoan eguraldiarekin, baina hala eta guztiz ere, Usurbilgo 31. Sagardo Eguna giro onean ospatu zen. Sagardo botatazaileen txapelketa berreskuratu zen eta Alemaniako sagardoak dastatzeko postua izan ziren bertan.
Bertaraturikoek sagardoa hiru guneetan dastatzeko aukera izan zuten. Frontoian norbere kontsumorako sagardoa ezkoizten duten baserritako hamahiru postu jarri zituzten. Ondoan, Dema plazan, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardogileen postuak jarri zituzten eta Askatasuna Plazan Eusko Label sagardoak dastatzeko aukera izan zen. Azken gune honetan, hiru pintxo mota eskaini zituzten.
Iturria: El Diario Vasco.
Ikusi albiste osoa: “Sidras de casa y sidras de marca“.