Datorren martxoaren 23an, ostirala, Azkaineko Txopinondo sagarnotegian, “kukuaren kupela” ospatuko dute arratsaldeko 20:00etan hasita, Azkaine-Sara inguruko usadio zaharra dena.
Oraindik jendeak gogoan dauka usadio hau, Sarako Lehenbiscay auzoko Mixel URBISTONDO igeltseroak bezala: baserri bakoitzak kupel bat ireki gabe mantentzen zuen, kukuak lehen aldiz abesten zuen arte. Udaberri hasierari dagokion garaia, kukua martxoaren 15 eta 25 bitartean hasten baita kantatzen (garai bateko esaera zahar batek hala dio: Martxoko ama birjinetan, kukua erromako zubian kantari). Kristo aurretiko garaietan, ugalkortasunaren zeinu gisa hartzen zen erritu hau.
Aurtengoan, CEL13 taldeak alaituko du ospakizuna. Ondoren, sagardotegiko menua dastatu ahal izan da 32€-ren truke.
Informazio gehiagorako: www.txopinondo.com