Irailaren 25an XI. Sagar Uzta ospatuko da Astigarragan. Sagar Uzta, sagarraren festa da eta tolareetako lanen hasiera ospatzen du.
Aurtengo egitaraua honakoa da:
Asteazkena, Irailak 21
19:00 “ERMAÑAMENDIKO TOLAREETAN ZEHARKO IBILBIDE TEMATIKOA” proiektuaren aurkezpena Sagardoetxean.
Ostirala, Irailak 23
19:00 SAGARREN KATA GIDATUA eta sagarrekin egindako produktu ezberdinen dastaketa. Izen-emateak info@sagardoetxea.com-en.
Igandea, Irailak 25
SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan.
IV. Sagar Uzta Argazki Rally Digitala. Izen ematea 10:00-11:30etara Foru enparantzan. Oinarriak eta oharrak www.sagardoetxea.com orrialdean ikusi.
I. Sagar Tarta Lehiaketa. Tartak 12:00ak aurretik Udaletxeko arkupetan entregatu behar dira. Oinarriak eta oharrak www.sagardoetxea.com orrialdean ikusi.
11:00-13:30 Haurrentzako tailerrak: margo eta buztin tailerra eta kupeleko lanak.
11:00-14:00 Sagarraren azoka:
• Erakusketa, erakustaldiak, dastaketa eta salmenta.
• Sagardo dastaketa.
11:00-14:00 2011 uztako lehen muztioaren elaborazioa.
• Sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea.
12:30
• Sagar dantza.
• Kirikoketa.
• Ekoiztutako muztioaren dastaketa.
• Txalaparta.
13:30 I. Sagar Tarta Lehiaketako sari banaketa.
14:30 Herri bazkaria Gure Izarra elkartean.
17:30 Sagardogintzan oinarritutako herri kirolak Foru enparantzan.