Blogaren erabilera arauak

Blogaren erabilera arauak

Blogaren erabilera zuzena ziurtatzeko, bertan parte-hartu nahi duen pertsona orok errespetatu behar dituen oinarrizko arauak daude eta jarraian zehazten direnak dira:

  • Sagardoari buruzko bloga denez, honekin zerikusia ez duen informazio guztia forotik kanpora geratuko da.
  • Blog honen helburua sagardoarekin erlazionatutako informazioa ematea, zabaltzea eta honen erabiltzaileen zuzeko informazioa eskuratzea da.
  • Oinarrizko bi arau daude: pertsonak errespetatzea eta norbere ideiak errespetatzea.
  • Ez dira legez kanpoko edukiak, eduki komertzialeko edo spam mezuak onartuko.
  • Ez dira pertsonenganako erasoak ezta irainak onartuko.
  • Bloga herritar guztiek parte hartu ahal izateko tresna da. Mesedez hau kontuan izan zure mezuak idazterakoan, edukiak argi, modu sinplean eta erraz ulertzeko moduan idatziz.
  • Blog hau moderatzaile talde batek kudeatzen du. Talde honek hemen zehazten diren arauak betetzen direla eta bere funtzionamendu zuzena zainduko ditu. Mezuren batek arau hauek betetzen ez baditu edota blogaren funtzionamendu egokia eragozten badu, moderatzaileek mezu hori edozein unetan ezabatzeko eskubidea izango dute. Erabiltzaileren bat mezu zehatz bat ezabatzearekin edo moderatzaileranen akzioarekin ados ez badago, berarekin harremanetan jarri ahal izango du akordio batera iritsi, bere kexa helarazi edo bere mezua ezabatu izanaren arrazoiak ezagutu ahal izateko. Ezingo da foroa erabili mezu baten kudeaketa aurkaratzeko.
  • Saiatu mezua sarrera bakoitzera egokitzen. Administratzaileak mezu bat sarrera batetik bestera aldatzeko erabakia hartzen badu bere edukiagatik, hori egin ahal izateko erabateko eskubidea izango du.
  • Bloga ezin da txat-erako kanal gisa erabili. Bertan argitaratzen diren mezuak gehiengoaren intereserako izan behar dute eta ez erabiltzaile talde murriztu baten artean komunikatzeko tresna.
  • Erabiltzaile bakoitza blogean argitaratzen dituen iritzien eta egiten dituen akzioen arduraduna da eta bere ekintzen legezko ondorioak onartu beharko ditu.
  • Debekatua dago blogaren bitartez jabetza industrialeko nahiz intelektualeko eskubidea urratzen duen edukia bidaltzea. Argitaletxe baten aipamena egiten denean, egilea eta argitalpenaren euskarria aipatzea derrigorrezkoa da.

Arau hauek betetzen ez badira, moderatzaileak honako aukera hauen artean aukeratu ahal izango du:

  • Edizioa: mezien edukia editatzea, arau hauek urratzen dituen edukiak ezabatuz.
  • Ezabatzea: mezua osorik ezabatzea.