Sagardoaren Lurraldeak antolatuta eta “Astigarraga eta Sagardoa” taldearen kolaborazioarekin, irailaren 26tik 29ra bitartean ospatuko da Astigarragan XIX. Sagar Uzta. Sagarrari eskainitako jaia da, eta dolaretako lanen hasiera ospatzen du sagarraren eta sagardoaren kulturaren inguruko jarduera ugarirekin.

Egitaraua:
Osteguna, irailak 26
19:00-21:00 Pintxo potea Astigarragako tabernetan. Sagarraren eratorriekin egindako pintxoak eskainiko dira.

Larunbata, irailak 28
09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta familian. Izena-eman.
20:00 EUSKAL HERRIKO V. SAGARDO TXAPELKETA HERRIKOIAREN FINALA Ergobiko plazan.
+ Info: www.sagardoa.eus

Igandea, irailak 29
SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan.
09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00 XII. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean izen-emateak plazan. Izena-eman.
11:00-14:00 Sagarraren azoka:
– Sagar marmelada tailerra. Izena-eman.
– Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Saski, txertaketa, etab.-en erakustaldiak.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
11:00 Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertaratutako familien laguntzarekin.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2019 uztako lehen muztioaren topa herrikoia.
14:30 Herri bazkaria.
16:30 Euskal Herriko aizkolari gazteen txapelketa.
17:15 Afizionatuen pilota partida.