Udazken Zaporez lelopean, irailaren 21tik azaroaren 1ra jarduera ugari izango dira sagarraren uzta garaiaz gozatzeko: XXIII. Sagar Uzta jaia Astigarragan, familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak Sagardoetxean, sagarrari buruzko ikastaroak eta musika emanaldiak.
EGITARAUA:
XXIII. SAGAR UZTA 2023
Osteguna, Irailak 21
19:00-21:00 PINTXO-LEHIAKETA Astigarragako tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoekin.
Ostirala, Irailak 22
17:00-19:00 Txalaparta tailerra* Astigarragako Herri Eskolako patioan.
Larunbata, Irailak 23
09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*.
Igandea, Irailak 24
SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan.
09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian*.
11:00 Sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara.
11:30-13:00 XIV. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak plazan.
11:30-14:00 Sagarraren azoka:
– Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Saski, txertaketa, eta abarren erakustaldiak.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
11:30 Sagardogintzako lanak “baserri-dolarean”: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertako familien laguntzarekin*.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2023 uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.
14:30 Herri bazkaria.
17:30 Afizionatuen pilota partida.
Oharra: irailaren 21tik azaroaren 1ra herriko 3 gunetan photocallak egongo dira festa girotzeko.
* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus / www.sagardoetxea.eus
SAGAR MUZTIO ELABORAZIO TAILERRAK FAMILIAN
Urriko asteburutan Sagardoetxean (Astigarraga)
Urriak 1, 7, 8, 14, 15, 21, 22, 28, 29, 30 eta 31
Ordutegia larunbatetan:
Goizez: 11:00, 12:00, 13:00
Arratsaldez: 17:00, 18:00
Ordutegia igandetan:
Goizez: 11:00, 12:00, 13:00
MUSIKA EMANALDIAK
Irailak 22, ostirala
17:00-18:00 Txalaparta tailerra* Herri eskolako patioan, Joseba Barandiaran plazan eta Kontxa Etxeberria Plazan.
SAGARRARI BURUZKO IKASTAROAK
Irailak 22, ostirala
18:00-20:00 “Fermentazioa, bizioa!”. Ikastaro honetan edari freskagarriak egingo dira. Horretarako, oinarri gisa ura edo muztioa hartuko dira, eta sasoiko sendabelarrak, loreak edo beste oinarri biologikoak erantsiko zaizkie (aloe vera, txikori belar lorea, kamamila, etab.). Ikastaroa BIZIOko Maore Ruiz Lizundiak gidatuko du.
Irailak 28, osteguna
18:00-20:00 “Sagardoa nola dastatu”. Usainak eta zaporeak bereiziz sagardoa nola dastatu behar den ikasteko ikastaroa. Jonatan Talaverak (Museo de los Aromas, Burgos) eta Guillermo Castaños enologoak gidatuta.
Irailak 29, ostirala
18:00-20:00 “Biomaterialak”. Ikastaro honetan elikagaien hondakin organikoak erabiliaz (laranja eta tipula azala, arraultza oskola, sagar eta mahats patsa, kafe hondarra…) bio plastiko, bio larru eta biozeramika sortzeko prozesua ezagutuko da. Ondoren, sagar patsa oinarritzat hartuta bio plastikoa sortzeko errezeta bat prestatuko da. Ikastaroa Mirari Errondosorok (Kimuri) gidatuko du.
* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus / www.sagardoetxea.eus