Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibak, otsailaren 10ean hasi eta irailaren 8ra arte luzatuko den 8 saiotako ikastaroa praktikoa antolatu du Usurbilen: “Sagarrondotik Sagardora”.

Hona hemen ikastaroaren egutegia:

Otsailak 10:
Gaia: “Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa”.
Bideratzailea: Aitor Etxeandia.

Martxoak 3:
Gaia: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”
Bideratzailea: Aitor Etxeandia

Martxoak 17:
Gaia: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”
Bideratzailea: Josu Osa

Apirilak 7:
Gaia: “Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua”
Bideratzailea: Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo

Apirilak 21:
Gaia: “Ilargia eta egutegi biodinamikoa”
Bideratzaileak: Xabier Akizu

Ekainak 2:
Gaia: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”
Bideratzailea: Aitor Etxeandia

Uztailak 14:
Gaia: “Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”
Bideratzailea: Josu Osa

Irailak 8:
Gaia: “Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”
Bideratzaileak: Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain

Ikastaroen ordutegia: 09:00-13:00.
Tokia: Potxoenea Kultur Etxea (Usurbil)

Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.

Ikastaro osoaren prezioa:
96 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izen emateko aukera ere badago. Jarri Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan.

Informazio gehiagorako eta izen emateko: 

943 361 114 / alkartasuna@usurbil.com / www.alkartasuna.eus

Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba