HAZI-k antolatuta, ekainaren 8tik 10era bitartean sagarronoak udaran zaintzeko ikastaroa ospatuko da Fraisoro Eskolan. Ikastaroa teorikoa eta praktikoa izango da honako gaiak landuko dira bertan: sagarrondoen izurri eta gaixotasun nagusien identifikazioa, tratamendua eta prebentzioa; eta udaran sagarrondoak inausteko teknika.
Hemen ikastaroaren inguruko informazio zehatza:
- – Hasiera-data: 2015eko Ekainak 8
– Amaiera-data: 2015eko Ekainak 10
– Ikastaroa emateko lekua: Fraisoro Eskola
– Iraupena: 12 ordu
– Norentzat: Frutazainei eta fruta-arbolak dituztenentzat
– Gai orokorra: Ikastaro teorikoa eta praktikoa da. Aztertuko dira, batetik, sagarrondoen izurri eta gaixotasun nagusien identifikazioa, tratamendua eta prebentzioa; eta bestetik, udaran sagarrondoak inausteko teknika. - – Matrikula: 36€.
Izen-emateak: http://fpe.hazi.es/intensiva/vercursointensiva.asp?id=eu&Ncurso=473876960&anio=2015&mes=06&dia=