Abenduaren 17an Astigarragako Herri Eskolak Santo Tomas-eko jaialdia ospatuko du eta Sagardoetxeak gabonetako pinua sagar eta kandelekin apaintzeko aukera eskainiko die familiei Astigarragako Foru Plazan 10:30etatik 11:30etara bitartean.
Abenduko zubian (abenduak 3-11) Sagardoetxeak garai honetako usadio zaharrak berreskuratu zituen eta museora etorritako bisitariek gabonetako pinua sagar eta kandelekin apaindu zuten, antzinan bezala.
Abenduaren 5ean, Sagardoetxeak Astigarragako Herri Eskolako haurren bisita izan zuen eta Santiagomendiko “Inaxi” amona zaharraren eskutik pinua modu honetan apaintzearen arrazoia ezagutu eta beren desioak pinutik zintzilikatu zituzten. Astiartarrek ere pinua apaindu eta argiak pizteko aukera izan zuten abenduaren 5aren arratsaldean.
Jarduerak izan duen arrakasta ikusita, abenduaren 17an (larunbata) Sagardoetxeak Astigarragako Herri Eskolak antolatutako Santo Tomas jaialdian parte-hartuko du eta pinua sagar eta kandelekin apaintzeko aukera eskainiko die familiei Astigarragako Foru Plazan 10:30etatik 11:30etara.