Sagardo ibaiak, bizitza iturri
Oria eta Urumea, Gipuzkoako garapen historikoaren gakoak
“Sagardo ibaiak, bizitza iturri” Sagardoetxea Museoak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquarium-ekin elkarlanean sustatutako proiektua da.
Estatuko, probintziako eta udaletako artxiboetan egindako ikerketak, Oria eta Urumea ibaiek, hain zuzen Gipuzkoako 2 ibairik garrantzitsuenek, sagardoaren inguruko sekretu ugari gordetzen dituztela eta bi bailara hauetako bizilagunen komunikazio eta harreman ekonomikoen antolaketan eta Gipuzkoako garapen historikoan berebiziko garrantzia izan zutela erakutsi digute.
Aintzinan Gipuzkoak izan zituen bi bizitza iturri nagusiak eta bere bizilagunentzako aberastasunaren iturri izan ziren. Une batzuetan, gainera, gune aurrendariak eta puntako teknologiadunak izan ziren eta beren ur-bazterrak istorio ugari eta askotarikoen lekuko izan ziren, esaterako: XVIII. mendeko langileen greba, Ergobiako bidesarian ordaindu behar zen tasa, itsasoa eta portuekin erlazionaturiko zenbait ogibidetan soldataren zati bat ordaintzeko sagardoa erabiltzea, Astigarragako alkate bizargina eta Murgiako Jaunen haserrea, Ignacio de Soroa untzigile usurbildar ospetsuaren amodio-kontuak, etab.
Ezezagunak eta aldi berean bitxiak eta interesgarriak zaizkigun gure iraganaren alderdi hauek, Urumea eta Oria ibaien ahalmen turisko eta kulturalak baloren jartzeko aukera eta Gipuzkoako garapen historikoa ezagutzeko ematen digute.
Helburu honekin, apirilean inauguratuko dugun eta Hernani, Usurbil, Astigarraga eta Donostian ikusgai egongo den erakusketa ibiltaria antolatzeko lanetan lanean ari gara, eta baita ibilbide tematiko edo “Sagardo Bide” berriak martxan jartzeko lanetan Sagardoaren Lurraldeako alderdi berriak ezagutu ahal izateko.