ErakusketaSagardo ibaiak, bizitza iturri” Sagardoaren Lurraldeak Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalekin eta Donostiako Aquarium-ekin elkarlanean sustatutako erakusketa ibiltaria Sagardoetxeara (Astigarragara) iritsiko da irailean. Hernani (apirilak 20-27) eta Usurbiletik (maiatzak 13-22) pasa ostean, erakusketa irailaren 16tik 25era bitartean Astigarragako Kultur Etxean ikusteko aukera izango da. Irailaren 16an, Ondarearen Europako Jardunaldien egitarauaren barruan dagoen bisita gidatua izango da 19:00etan Lourdes Odriozola Sagardoetxeako historialariarekin.

Estatuko, probintziako eta udaletako artxiboetan egindako ikerketak, Oria eta Urumea ibaiek, hain zuzen Gipuzkoako 2 ibairik garrantzitsuenek, sagardoaren inguruko sekretu ugari gordetzen dituztela eta bi bailara hauetako bizilagunen komunikazio eta harreman ekonomikoen antolaketan eta Gipuzkoako garapen historikoan berebiziko garrantzia izan zutela erakutsi digute.

Aintzinan Gipuzkoak izan zituen bi bizitza iturri nagusiak eta bere bizilagunentzako aberastasunaren iturri izan ziren. Une batzuetan, gainera, gune aurrendariak eta puntako teknologiadunak izan ziren eta beren ur-bazterrak istorio ugari eta askotarikoen lekuko izan ziren, esaterako: XVIII. mendeko langileen greba, Ergobiako bidesarian ordaindu behar zen tasa, itsasoa eta portuekin erlazionaturiko zenbait ogibidetan soldataren zati bat ordaintzeko sagardoa erabiltzea, Astigarragako alkate harakiña eta Murgiako Jaunen haserrea, Ignacio de Soroa untzigile usurbildar ospetsuaren amodio-kontuak, etab.

Ezezagunak eta aldi berean bitxiak eta interesgarriak zaizkigun gure iraganaren alderdi hauek, Urumea eta Oria ibaien ahalmen turisko eta kulturalak baloren jartzeko aukera eta Gipuzkoako garapen historikoa ezagutzeko ematen digute.

Erakusketaren inguruko informazioa:

“Sagardo ibaiak, bizitza iturri” Astigarragan
Data: 2016/09/16-25
Herria: Astigarraga
Tokia: Sagardoetxea – Kultur etxea
Ordutegia: astelehenetik larunbatera: 11:00-13:30 eta 16:30-19:30. Igandetan: 11:00-13:30.
* Irailak 16: Bisita gidatua 19:00etan Lourdes Odriozola, Sagardoetxeako historialariarekin.

Hemen erakusketak egindako eta egingo duen ibilbidea:

USURBIL
Data: 2016/05/13-22
Herria: Usurbil
Tokia: Sutegi
Ordutegia: asteazkenetik ostiralera: 18:00-20:00. Larunbatetan: 12:00-13:30 eta 18:00-20:00. Igandetan: 12:00-13:30.

HERNANI
Data: 2016/04/20-27
Herria: Hernani
Tokia: Biteri Kultur Etxea
Ordutegia: astelehenetik ostiralera: 18:00-20:00. Larunbatetan: 11:30-13:00 eta 18:00-20:00. Igandetan: 11:30-13:00.

DONOSTIA
Data: 2017
Herria: Donostia
Tokia: Aquarium Donostia-San Sebastián
Ordutegia: zehazteko