Sagardoaren Lurraldeatik probaketa edo kata gidatuak antolatu ditugu sagardotegietan 2014ko #txotx denboraldi berrirako.
Probaketa, uzta berriaren emaitza ezagutzeko asmoz, sagardotegiak bisitatzeko eta sagardo berria dastatzeko errituan oinarrituriko sagardoaren kulturako usadioa da.
Sagardoaren Lurraldearen proposamena sagardotegia bisitatzea eta sagardogilearen eskutik dastaketa gidatu bat egitea da denboraldi berriko sagardoaren ezaugarriak ezagutu ahal izateko; horretarako, sagardo berria dastatzen da bataren zein bestearen ezaugarriak bereizteko.
2014ko probaketen egutegia:
– 2014/02/15 11:00etan (Eus): Zapiain sagardotegia (Astigarraga).
– 2014/02/22 11:00etan (Gaz): Saizar sagardotegia (Usurbil).
– 2014/03/08 11:00etan (Gaz): Gurutzeta sagardotegia (Astigarraga).
– 2014/03/22 11:00etan (Gaz): Zapiain sagardotegia (Astigarraga).
– 2014/03/29 11:00etan (Gaz): Saizar sagardotegia (Usurbil). Izena eman.
– 2014/04/05 11:00etan (Gaz): Zapiain sagardotegia (Astigarraga). Izena eman.
– 2014/04/12 11:00etan (Gaz/Eus): Zapiain sagardotegia (Astigarraga). Izena eman.
Ezaugarriak:
– Probaketak otsaila, martxoa eta apirilean izango dira.
– Egutegian argitaraturiko egunez gain, probaketa gehiago egon daitezke.
– Probaketak upeltegiko arduradunak gidatuko ditu.
– Probaketan zehar pintxo batzuk dastatuko dira.
– Iraupena: Ordu 1 eta 30 min.
– Prezioa: 10€ pertsonako.
– Izen-emateak Sagardoaren Lurraldean: 943 550 575 / info@sagardoarenlurraldea.com.
– Probaketa bakoitzeko gehienez 15-20 laguneko taldeak onartuko dira.