Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardotarako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko 2022erako dirulaguntzak onartu ditu.

Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2022ko deialdia:

Lehena. Oinarri arautzaileak:
Deialdi honetako dirulaguntzak Diputatuen Kontseiluaren 2016ko ekainaren 21eko Erabakiaren bidez (2016ko ekainaren 28ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 122 zk.) onartutako oinarrietan arautzen dira, Diputatuen Kontseiluaren 2019ko abenduaren 10eko Erabakiaren bidez (2019 abenduaren 30eko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 248 zk.) eta 2022ko otsailaren 22ko Erabakiaren bidez egindako aldaketekin (deialdi honekin batera Gipuzkoako ALDIZKARI IFIZIALEAN argitaratzen dena).

Bigarrena. Onuradunak:
Aipatutako Erabakian onartutako oinarrien artean, bigarrenean xedatutako baldintzak betetzen dituztenek lortu ahal izango dituzte deialdi honetan jasotako laguntzak.

Hirugarrena. Subentziona daitezkeen inbertsioak:
Subentziona daitezkeen inbertsioak lehen oinarrian adierazitako baldintzak betetzen dituztenak izango dira, 2023ko azaroaren 20ra bitartean eginikoak.

Laugarrena. Eskaerak aurkezteko tokia eta epea:
Laguntza eskaerak, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu ahal izango dira, 20 laneguneko epean, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN deialdia argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatuta..
Eskatzaile bakoitzeko, urtean eskaera bakarra onartuko da.

Bosgarrena. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak:
Eskaerarekin batera ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:
a)    Eskatzailea bakarkako titularra bada:
– NAren fotokopia, Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuaren esku ez baldin badago.
b)    Ustiategiaren titularra pertsona juridikoa bada:
– IFZren fotokopia, eta legezko ordezkariaren NAren fotokopia, baldin eta Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak lehendik ez badauka dokumentazio hori.
– Eraketa eskrituraren eta estatutuen fotokopia konpultsatua.
– Erakundearen gobernu organoak eskaera eskatzeko eta ordezkaria izendatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.
– Bazkideen zerrenda, bakoitzak kapital sozialera egindako ekarpenarekin.
c)    Kasu guztietan:
– Erantzukizun-aitorpena, martxoaren 27ko 3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko diru laguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lortzeko ezein debekurik ez izatearena.
– Bigarren oinarri arautzailearen 2.1 atalak aipatzen duen ahalmena eta lanbide eskumena kreditatzen duen dokumentazioa.
– Teknikari eskudunaren txostena. Bertan, lurraren egokitasuna karakterizatu eta mekanizazioa baloratuko dira; landaketa egin aurretik egin beharreko lanak zerrendatuko ditu (derrigorrez bete beharrekoak); eta zurituko du, hala badagokio, deialdiaren eranskinean aipatzen diren beste inbertsio desberdinak egiteko beharra, eta inbertsio horien aurrekontu zehatza (lur berdinketa puntualak, sarrerak, haize babesaren egiturak, etab.).
– Lurra edukitzeko erregimena egiaztatzen duen dokumentazioa, 25 urtekoa gutxienez.
d)    Eskatzailea frutazaina bada:
– Egilearekin sinatutako kontratua edo akordioa, non diruz lagunduko den landaketaren ekoizpena erosteko konpromisoa hartzen duen.
– Nekazaritzako Ekoizleen Erregistro Orokorraren (Regepa) inskripzio zenbakia, edo aipatutako erregistroan inskribatzeko eskaera.
– Eskatzailearen konpromisoa, diru laguntzen oinarri arautzaileen 10.1. puntuan jasota dauden betebeharrak bere gain hartzen dituela adierazten duena.
e)    Eskatzailea sagardo egilea bada:
Eskatzailearen konpromisoa, diru laguntzen oinarri arautzaileen 10.2. puntuan jasota dauden betebeharrak bere gain hartzen dituela adierazten duena.
Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak egiaztatuko du eskatzaileak zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela. Horretarako, zuzenean eskatuko ditu datu horiek dagozkion organismo igorleetatik; hori posible izango ez balitz, eskatzaileari eskatu ahal izango zaio dagokion dokumentazioa aurkeztea.

Seigarrena. Inbertsioak baloratu eta egiaztatzea:
Diru laguntzaren ordainketa laguntza oinarritzen duen inbertsioa egitearen pean egongo da, eta, behin gauzatutako inbertsioei dagozkien ziurtagiri eta ordainagiriak jasota, eta dagokion araudiari jarraituz egin direla egiaztatuta, ordainketaren baimena emango da eta onuradunari ordaindu beharreko diru laguntzen behin betiko diru kopurua zehaztuko.
2022eko ekitaldian diruz laguntzekoak diren inbertsioak baloratzeko deialdi honetako eranskinean adierazitako moduluak ezarriko dira.
Diruz laguntzekoak diren inbertsioen zati bat onuradunak berak edo haren familiak gauzatzen badu, inbertitutako lan-orduak onuradunak aurkeztutako balorazioaren bidez frogatuko dira. Diruz laguntzekoak izango dira hobekuntza proiektua abiarazteko egindako lanaren kostuak, eta laguntzarako konputagarriak izango dira Eranskinean jasotako moduluetan adierazitako kontzeptu eta zenbatekoak, betiere, gainerakoa ordaindutako fakturekin justifikatzen bada.

Zazpigarrena. Laguntzen finantzazioa eta aurrekontua:
2022eko ekitaldiari dagozkion dirulaguntzak ordaintzeko, hasiera batean izendatutako diru baliabideak 325.000,00 eurokoak dira, 1.0440.400.770.00.09.2022 (75.000 €) eta 5.0440.400.770.00.09.2023 (250.000 €) kontu sailen kargura.

Zortzigarrena. Jakinaraztea:
Prozeduraren ebazpena interesatu guztiei jakinaraziko zaie, urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 40. artikuluak jasotakoaren arabera.

Diru laguntza kontsultatu GAOn

Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia