Abenduko zubian (abenduak 5-8) gabonetako ohitura zaharrak berreskuratuko dira Sagardoetxean. Herritarrek gabonetako pinua antzinan bezala sagar eta kandelekin apaindu, beren urte berrirako desioak zintzilikatu eta kandelak pizteko aukera izango dute, gabon giroan murgilduz.
Pinuak sagar eta kandelekin apaintzeko jatorri alemaniarra duen kristau usadio honek 1.400 urte baino gehiago dauzka.
Jatorriz, pinuak sagarrekin (tentaldiaren ikurra) eta kandelekin (argiaren ikurra) apaintzen ziren. Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.
Hala, herritar zein familiei, Sagardoetxeara gerturatzeko eta gabon giroko usadio honetan parte-hartzeko gonbidapena luzatzen zaie.
Datak eta ordutegiak:
· Abenduak 5 eta 7: 11:00-13:30 eta 16:00-18:00.
· Abenduak 6 eta 8: 11:00-13:30
Tarifak:
· Jarduera hau doakoa da.