SagarraAurreko urteetan bezala, 2014 uztako XIII. sagardo sagarraren heldutasunaren txostena aurkezten dugu.

Puntu nagusiak hauek dira:
· 2014 uztako sagarraren heldutasunaren egoera aste bat edo bi aurreratu da iazko urtearekin alderatuta.
· Aurten loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Eguraldia ikusirik, udaberria euritsua eta uda hezea eta freskoa izan dugu.
· Eskualdeen artean ekoizpena desberdina da, baita sagastien baitan ere. Bertan frutarik gabeko barietateak ikus daitezke eta ondoan sagar gehiegi dituzten barietateak.
· Azukre maila (ºBrix) azken 10 urteerako baxuena da.

Iraila hasieran eta azken urteetan bezala, Gipuzkoako sagasti ezberdin batzuetan kontrol bat egin zen, sagarren egoera jakin ahal izateko. Honetarako, Gipuzkoako zenbait sagasti jarraitu ditugu, 14 barietate kontrolatu dira: Aritza, Errezila, Gezamina, Goikoetxe, Manttoni, Moko, Mozolua, Patzolua, Txalaka, Udare Marroi, Urdin, Urtebi Haundi, Urtebi Txiki eta Verde Agria.

Aurtengo ezaugarri garrantzitsuenak hauek izan dira: Orokorki, loraldia berandu etorri da eta denboran oso luzea izan da. Eguraldia ikusirik, udaberria euritsua eta uda hezea eta freskoa izan dugu.

Eskualdeen artean ekoizpena desberdina da eta sagastien baitan ere. Bertan frutarik gabeko barietateak ikus daitezke eta ondoan sagar gehiegi dituzten barietateak.

Puntu garrantzitsuenak:
Orokorrean, 2014ko iraileko lehenengo hamabostaldian, sagastietan azaldu diren
zenbait puntu bereizi ditzakegu:
– Barietatez barietate eta sagastiz begiratu ezkero, ezberdintasun nabarmenak ikus daitezke
– Azukre maila begiratuta, aurtengo urteak, bataz beste 10,2 ºBrix du. Azken hamar urtetako
datu baxuena da. Ziur aski jasan dugun uda heze eta freskoagatik.
– Almidoiaren erregresioa 3,4ko indizean dago, hau da, 2012 eta 2013ko baino altuagoa.
– Heldutasun datuak ikusita (almidoiaren erregresioaren arabera) Goikoetxe barietate kenduta,
3 barietate talde ikus daitezke:
· Aurreratuenak: Aritza, Mozolua, Patzolua y Gezamina.
· Erdikoak: Urtebi Txiki, Txalaka, Urtebi haundi y Udare Marroi.
· Atzeratuenak: Verde Agria, Urdin, Manttoni, Moko y Errezila.
– Sagar portzentai garrantzitsu bat arjoarengatik kaltetua izan da.

Ikusi “2014 uztako sagararren heldutasunaren egoera” txosten osoa.

AITOR ETXEANDIA AZPIAZU – SAGARLAN S.L
Fruitugintzan Aholkularia
12 de septiembre de 201