Gipuzkoako Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak Gipuzkoan sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2019ko deialdia onartu du.
Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, hobetu eta garatzeko diru laguntzen 2019ko deialdia:
Lehena. Oinarri arautzaileak.
Deialdi honetako diru laguntzak Diputatuen Kontseiluaren 2016ko ekainaren 21eko Erabakiaren bidez (2016ko ekainaren 28ko Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALA, 122 zk.) onartu ziren.
Bigarrena. Onuradunak.
Aipatutako Erabakian onartutako oinarrien artean, bigarrenean xedatutako baldintzak betetzen dituztenek lortu ahal izango dituzte deialdi honetan jasotako laguntzak.
Hirugarrena. Subentziona daitezkeen inbertsioak.
Subentziona daitezkeen inbertsioak lehen oinarrian adierazitako baldintzak betetzen dituztenak izango dira, 2020ko maiatzaren 30era bitartean eginikoak.
Laugarrena. Eskaerak aurkezteko tokia eta epea.
Laguntza eskaerak, ustiategiari dagokion Eskualdeko Nekazaritza Bulegoan aurkeztu beharko dira, Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN deialdia argitaratzen den egunetik 2019ko otsailaren15ra bitarte, biak barne. Eskatzaile bakoitzeko, urtean eskaera bakarra onartuko da.
Bosgarrena. Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak.
Eskaerarekin batera ondorengo agiriak aurkeztu beharko dira:
a) Eskatzailea bakarkako titularra bada:
– NAren fotokopia, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren esku ez baldin badago.
b) Ustiategiaren titularra pertsona juridikoa bada:
– IFZren fotokopia, eta legezko ordezkariaren NANren fotokopia, baldin eta Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak lehendik ez badauka dokumentazio hori.
– Eraketa eskrituraren eta estatutuen fotokopia konpultsatua.
– Erakundearen gobernu organoak eskaera eskatzeko eta ordezkaria izendatzeko hartutako erabakiaren ziurtagiria.
– Bazkideen zerrenda, bakoitzak kapital sozialera egindako ekarpenarekin.
c) Kasu guztietan:
– Erantzukizun-aitorpena, 2007ko martxoaren 27ko3/2007 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoko dirulaguntzei buruzkoak, 12. artikuluan ezarritako onuradun izaera lortzeko ezein debekurik ez izatearena.
– Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak betetze ari dagokionez, pertsona eskatzailea egunean dagoelako ziurtagiriak. Hala ere, dokumentazio hori ez da aurkeztu beharko, eskaera inprimakian interesdunak Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuari aipatutako datuak horiek emandako organismoetatik zuzenean jasotzeko baimena berariaz emanez gero.
– Bigarren oinarri arautzailearen 2.1 atalak aipatzen duena halmena eta lanbide eskumena kreditatzen duen dokumentazioa.
– Teknikari eskudunaren txostena. Bertan, lurraren egokitasuna karakterizatu eta mekanizazioa baloratuko dira; landaketaegin aurretik egin beharreko lanak zerrendatuko ditu (derrigorrez bete beharrekoak); eta zurituko du, hala badagokio, deialdiaren eranskinean aipatzen diren beste inbertsio desberdinak egiteko beharra, eta inbertsio horien aurrekontu zehatza (lur berdinketa puntualak, sarrerak, haize babesaren egiturak, etab.).
– Lurra edukitzeko erregimena egiaztatzen duen dokumentazioa, 25 urtekoa gutxienez.
d) Eskatzailea frutazaina bada:
– Egilearekin sinatutako kontratua edo akordioa, non diruz lagunduko den landaketaren ekoizpena erosteko konpromisoa hartzen duen.
– Nekazaritzako Ekoizleen Erregistro Orokorraren (REGEPA) inskripzio zenbakia, edo aipatutako erregistroan inskribatzeko eskaera.
– Eskatzailearen konpromisoa, diru laguntzen oinarri arautzaileen 10.1. puntuan jasota dauden betebeharrak bere gain hartzen dituela adierazten duena.
e) Eskatzailea sagardo egilea bada:
– Eskatzailearen konpromisoa, diru laguntzen oinarri arautzaileen 10.2. puntuan jasota dauden betebeharrak bere gain hartzen dituela adierazten duena.
Seigarrena. Inbertsioak baloratu eta egiaztatzea.
Diru laguntzaren ordainketari ekiteko, aurretik, Landare Alorreko Unitateko edota Eskualdeko Nekazaritza Bulegoko teknikariak inbertsioa egin dela egiaztatuko du. Horretarako, egindako inbertsioaren gastua zuritu egin beharko da, 12. oinarrian xedatutako eran. 2019ko ekitaldian diruz laguntzekoak diren inbertsioak baloratzeko deialdi honetako eranskinean adierazitako moduluak ezarriko dira. Diruz laguntzekoak diren inbertsioen zati bat onuradunak berak edo haren familiak gauzatzen badu, inbertitutako lan-orduak onuradunak aurkeztutako balorazioaren bidez frogatuko dira. Diruz laguntzekoak izango dira hobekuntza proiektua abiarazteko egindako lanaren kostuak, eta laguntzarako konputagarriak izango dira Eranskinean jasotako moduluetan adierazitako kontzeptu eta zenbatekoak, betiere, gainerakoa ordaindutako fakturekin justifikatzen bada.
Zazpigarrena. Laguntzen finantzazioa eta aurrekontua.
2019ko ekitaldiari dagozkion diru laguntzak ordaintzeko, hasiera batean izendatutako diru baliabideak 295.000,00 euro-koak dira, Landaretzaren Sustapena eta Esperimentazioa programako 1.0430.330.770.00.02.2019 (65.000,00 €) eta 5.0430.330.770.00.02.2020 (230.000,00 €) kontu sailenkargura.
Zortzigarrena. Jakinaraztea.
Prozeduraren ebazpena interesatu guztiei jakinaraziko zaie, 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legeak, Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkidearenak, 40. artikuluak jasotakoaren arabera.
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia