Sagardoetxeak bisita gidatua eta dastaketa berezia proposatzen ditu abenduko zubirako zein Gabon garairako: Sagardoetxeako bisitan pinuaren apainketa egingo da sagar eta kandelekin, eta amaitzeko, sagardo ezberdinen (naturala, izotzezko sagardoa eta sagardo aparduna) dastaketa pintxo batekin lagunduta. 

Pinuak sagar eta kandelekin apaintzeko jatorri alemaniarra duen usadioak 1.400 urte baino gehiago dauzka. Jatorriz, pinuak sagarrekin eta kandelekin apaintzen ziren. Denborarekin, ordea, sagarrak eta kandelak bola, argi eta beste apaingarri batzuengatik aldatu dira eta haurrei opariak uzteko usadioa gehitu zaio.

Abenduko zubian zein Gabon garaian Sagardoetxeak antzinako usadio hori berreskuratuko du, eta Sagardoetxeara gerturatzen diren bisitariek pinua apaintzeko eta sagardo ezberdinekin (naturala, aparduna eta izotzezkoa) topa egiteko aukera izango dute.

JARDUERA:
Sagardoetxeako bisita gidatua + Gabonetako pinuaren apainketa sagarrekin eta kandelekin + Dastaketa berezia (sagardo naturala, aparduna,  izotzezkoa eta pintxoa).

DATAK:
Abenduaren 6tik urtarrilaren 6ra

BISITEN ORDUTEGIA:
Asteartetik larunbatera: 11:00, 12:00, 13:00, 16:00, 17:00, 18:00, 19:00
Igandetan eta jaiegunetan: 11:00, 12:00, 13:00

PREZIOAK:
Helduak: 12€
Haurrak (7-17 urte): 5€ (muztioa eta pintxoa)
Haurrak (0-6 urte): doan (dastaketarik gabe)

Erreserbak eta informazioa:
Telf.: 943 550 575
E-maila: info@sagardoetxea.eus
Online: https://sagardoarenlurraldea.eus/eu/erreserbatu/museoa/gabon-giroan/

Eskuratu argazkiak