Astigarragako Zapiain sagardotegiak irabazi du ‘Sagardo naturala’ kategoriako sari nagusia
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, VI. Sagardo Forumeko Nazioarteko Sagardo Lehiaketako sari banaketa egin da gaur goizean Donostiako Basque Culinary Centerren. Mundu osoko dastatzaile ospetsuek 9 kategoriatan sailkatutako 204 sagardoak dastatu ostean, 175 domina banatu dira: 58 urrezko domina, 81 zilarrezko domina eta 34 brontzezko domina. Horien artean, lehiaketako “Best of show” saria Weidmann & Groh ekoizlearen Cidonya izan da.
Orotara 17 herrialdetako sagardoak aurkeztu dira lehiaketara: Alemania, Austria, Txekia, Txile, Espainia, Estatu Batuak, Euskal Herria, Frantzia, Italia, Hungria, Letonia, Lituania, Norvegia, Herbeherak, Polonia, Portugal eta Erresuma Batua.
Hona hemen banatu diren sariak:
Sagardo naturala
– Dominak: 8 urre (Zapiain, Etxeberria Sagardotegia/Gurutzeta Sagardotegia, Sidra Cabueñes, Son Of Man Cider, Llagar Castañón, Egarri Edariak, Sidra Menéndez eta Petritegi); 18 zilar (Zapiain, Son of Man -2-, Sidras El Lagar de Valleseco, Zeberio, Olletako Sagardoak, Sidra Menéndez -2-, Etxeberria Sagardotegia/Gurutzeta Sagardotegia, Isastegi, Viuda de Palacio, Sidrería Calonge, Seidir Tydecho, Sidras Niebla, Sidra Trabanco, Alorrenea Sagardotegia, Valle, Vallina y Fernández eta Sidra Angelón); eta 9 brontze (Egiazki Txopinondo, Son of Man, Olletako Sagardoak, Harismendia Etxaldea, Llagar Piñera, Mizpiradi Sagardotegia, RBLD Sagardoak, Sidrería Kuartango eta Petritegi.
– Irabazlea: Zapiain Euskal Sagardoa Premium 2024 (Zapiain Sagardotegia, Euskal Herria)
– Sari banatzailea: Xabier Urdangarin, Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea
Garraztasuna nagusi
– Dominak: 8 urre, 12 zilar eta 2 brontze.
– Irabazlea: Semi Sweet Still Apple Cider (Mr. Plume Cidery, Letonia)
– Sari banatzailea: Jakes Agirrezabal, Turismo eta Merkataritzako sailburuordea.
Mikaztasuna nagusi
– Dominak: 6 urre, 5 zilar eta 2 brontze.
– Irabazlea: Dabinett (Keeved), (South Hill Cider, Estatu Batuak)
– Sari banatzailea: Agurtzane Andueza, Fraisoro Laborategiko zuzendaria.
Premium Sagardo aparduna
– Dominak: 12 urre, 16 zilar eta 7 brontze
– Irabazlea: Cuveé Brut, (South Hill Cider, Estatu Batuak)
– Sari banatzailea: Haritz Rodríguez, Sagardo Forumeko Nazioarteko Sagardo Lehiaketako idazkari teknikoa.
Udardoak
– Dominak: urre 1 eta brontze 1.
– Irabazlea: Alte Mostbirnen 2021, (Gutshof Kraatz, Alemania).
– Sari banatzailea: Agurtzane Andueza, Fraisoro Laborategiko zuzendaria.
Zaporetakoa edo mistoa
– Dominak: 6 urre, 19 zilar eta 5 brontze.
– Irabazlea: Cydonia, (Weidmann & Groh, Alemania).
– Sari banatzailea: Elisa Ucar, EDA Drinks & Wine Campuseko zuzendaria.
Berriak
– Dominak: 2 urre, 5 zilar eta 2 brontze.
– Irabazlea: Gaitero Rosé (Valle, Vallina y Fernández, Asturias)
– Sari banatzailea: Eduardo Coto, Sagardo Forumeko Nazioarteko Sagardo Lehiaketako idazkari teknikoa.
Postrerako sagardoa
– Dominak: 8 urre, zilar 1 eta 2 brontze.
– Irabazlea: Sira de Gel, (Mooma Obrador, Katalunia)
-Sari banatzailea: Jakes Agirrezabal, Turismo eta Merkataritzako sailburuordea.
Kategoria irekia
– Dominak: 7 urre, 5 zilar y 4 brontze.
– Irabaezlea: Vermú con sidra Kuartango, (Kuartango sagardotegia, Euskal Herria)
– Sari banatzailea: Arantxa Ariztimuño, Foru Aldundiko Mendietako eta Natura Ondareko Zuzendaria eta Landare arloko koordinatzailea.
Kategoria bakoitzeko banatutako sari hauetaz gain, Weidmann & Groh ekoizlearen Cydonia sagardoak ‘Best of show’ saria lortu du lehiaketako bereziena izateagatik.
Nazioarteko Sagardo Lehiaketa VI. Sagardo Forum ekitaldiaren barruan egin da. Bi urtean behin aurrera eramaten den nazioarteko hitzordu hau Sagardoaren Lurraldeak antolatzen du beste hainbat eragileren lankidetzari esker, besteak beste, Eda Drinks & Wine Campus, Fraisoro Laborategia, Fruitel, Euskal Sagardoa, Eduardo Coto eta Haritz Rodríguez.
Era berean, laguntza ekonomikoa jaso du:
– Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Hazi Fundazioa eta Astigarragako Udala.