Gipuzkoako Foru Aldundiko Fraisoro Nekazaritza Kalitateko eta Berrikuntzako Laborategiak, hainbat arlotako analisi eta diagnostiko zerbitzuak eskaintzen dizkio, nekazaritza eta abeltzaintzako setoreari, tokiko produktuen kalitateari laguntzeko helburuz.
Lan ildo nagusiak ondorengoak dira:
• Abere osasuna: Behi, ardi, ahuntz eta txerrien gaixotasunen diagnostikoa, Gipuzkoako abeltzaintza sektorearen osasuna hobetzen lagunduz.
• Landare-osasuna: intsektuek, onddoek, bakterioek, birusek eta beste eragile batzuek eragindako baratzeko, basoko, fruta-arboletako eta landare apaingarrietako izurriteen eta gaixotasunen diagnostikoa.
• Uraren eta isurien analisia: Uraren kalitatearen ebaluazioa eta isurien Kudeaketa, ingurumena babesten laguntzeko.
• Lurzoruen eta substratuen analisia: Nekazaritza eta basogintzako ekoizpena hobetzeko, lurzoruen emankortasuna eta substratuen kalitatea aztertzen du.
• Kirol-zelaiak: Futbol, errugbi eta golf zelaiak mantentzeko eta hobetzeko azterketa espezifikoak.
• Animalien elikadura: Ganaduan dieta orekatua eta egokia ziurtatzeko azterketak.
• Sagardo eta txakolinaren analisi fisiko-kimikoa: Produktuen kalitatea neurtzeko hainbat parametro aztertzen dira, hala nola alkohol-maila, azidotasuna, pH-a, azukre, sulfitoak eta bestelako osagai kimikoak. Azterketa hauek sagardo eta txakolinaren kalitate estandarrak bermatzen laguntzen dute.
Sagardoaren kasuan, 2024an, 3.903 lagin aztertu ziren, 29.054 zehaztapen fisiko-kimikorekin. Lagin hauek Sagardoa egiteko prozesuan egoera oso desberdinetan daudenean azter daitezke: muztioak, hartzidura-prozesuan dauden sagardoak, botilaratzeko prest daudenak eta orokorrean sagardogileak behar duen momentuko produktua, bai kalitatea hobetzeko, baita araudia betetzen dela bermatzeko ere.
2013an laborategia martxan jarri zenetik, dastatze-panelean 1.215 dastatze saio baino gehiago egin dira guztira
Aurreko urtearekin alderatuta, analisi fisiko-kimikoetarako lagin kopuruak zertxobait behera egin badu ere, lagin bakoitzeko zehaztapenek gora egin dute, eta dastatze-analisiei dagokienez, dastatutako lagin kopuruak ere gora egin du.
• Sagardoaren Dastatze-analisiak: Fraisoro Laborategiak erreferente izaten jarraitzen du produktuen kalitatea hobetzeko orduan. 2013an martxan jarri zenetik, dastatze-panelean 1.215 dastatze saio baino gehiago egin dira guztira. Aurten, dastatzaile berriak formatzeko prozesua abian jarri da, eta datorren urtearen hasierarako 8 dastatzaile berri guztiz prestatuta egotea aurreikusten da.
Dastatze analisiari dagokionez 2024ean, sagardo naturalaren 520 lagin dastatu ziren, Euskal Sagardoa Jatorri Deiturari zein Gorenak zigiluari zuzenduak.
2004az geroztik, Egiaztapenerako Erakunde Nazionalaren (ENAC) akreditazioa du, eta saiakuntzen kalitatea eta fidagarritasuna bermatzen ditu
Kalitatearekiko eta jasangarritasunarekiko konpromisoa Fraisoro Laborategiak, analisi eta diagnostikoko kalitatezko zerbitzua emateko, kalitate eta jasangarritasun estandar zorrotzen arabera egiten du lan, analisien bermea, ingurumenaren babesa eta ezinbestekoa den pertsonen osasuna bermatzen duten sistemetan oinarrituz:
1. Akreditazioak eta ziurtagiriak:
• 2004az geroztik, Egiaztapenerako Erakunde Nazionalaren (ENAC) akreditazioa du, eta saiakuntzen kalitatea eta fidagarritasuna bermatzen ditu.
• 2010ean, urtero berritzen den UNE-EN ISO14001, Ingurumena Kudeatzeko Sistemaren ziurtagiria lortu zuen.
• Laneko Arriskuen Prebentziorako ISO 45001 Sistemaren ziurtagiria du, Langileen segurtasunarekin eta ongizatearekin duen konpromisua bermatuz.
2. Ingurugiroarekin konpromisoa: Energia aurrezteko, energia berriztagarriak bultzatzeko eta hondakinak eta emisio kutsatzailean murrizteko neurriaz ezartzen ditu.
Fraisoroko Nekazaritzako eta Ingurumen Laborategiak funtsezko zeregina du Gipuzkoako lurraldearen garapen iraunkorrean, bertako nekazari, abeltzain eta ekoizleei laguntzen die beharrezkoak dituzten analisi eta zerbitzuak eskainiz.
Informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu webgune ofiziala: https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/fraisoro/
Egilea: Agurtzane Andueza, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fraisoro Nekazaritza Kalitateko eta Berrikuntzako Laborategiko zuzendaria
Iturria: Anuario Sagardoaren Lurraldea 2024