Izena emateko azken eguna 2025eko urriaren 30a da Europar Batasunetik (EB) kanpoko herrialdeentzat, eta azaroaren 6a Europar Batasuneko (EB) herrialdeentzat.
Lehiaketan izena eman ondoren, bidali produktu bakoitzeko 3 lagin 75zl/50zl-koak badira, eta 4 lagin 33zl-koak badira helbide honetara:
Fraisoro Ingurumen eta Nekazal Laborategia
Sagardo Forum
Fraisoro finka z/g
20159 Zizurkil
Gipuzkoa
Prozesua errazteko, botila guztietan produktu bakoitzari esleitzen zaion eta postaz jasoko duzun kodea adierazi behar da. Bideo honetan nola egin azaltzen dizugu.
Europar Batasunetik (EB) kanpoko inportazioak koordinatzeko, honako hauek beharko ditugu:
– Proforma faktura (1€ kobra daiteke botila bakoitzeko). Botila kopurua, neurriak eta pisua zehaztu behar ditu.
– INCOTERM
– Salgaiaren jatorria eta balioa
– Osagaien zerrenda
– Alkohol bolumena
__________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________________
Dominak lortutako puntuen arabera emango dira:
– Brontzezko domina 30-37 punturekin
– Zilarrezko domina 38-44 punturekin
– Urrezko domina 45-50 punturekin
Lortutako puntuen arabera, kategoria bakoitzean “Kategoriako onena” saria izango da. Berdinketa egonez gero, epaimahai bereziak berriro dastatu, bozkatu eta kategoriako onena zein den erabakiko du.
‘Kategoriako onena’ sari guztien artean, epaimahai bereziak lehiaketako ‘Best of show’ produktua zein den erabakiko du.