Sagardo EgunaAlkartasuna Euskal Dantza Taldeak antolatuta, Sagardo Jaiaren hogeigarren edizioa ospatuko da datorren eskainaren 1ean Antxoko Alamedan.

Oraingo honetan, pasaitarrek sagardoaren munduaz egun batzuek lenago gozatzeko aukera izango dute.  Ostiralerako, esaterako, kata tailerra antolatu dute arratsaldeko 19:00etatik aurrera Azokan. Eraberean, txikienek sagardoa nola egiten den ikasteko aukera izango dute larunbatean, eguerdiko 12:00etatik aurrera.

Jarduera honekin, Sagardo Jaiari hasiera emango zaio eta arratsaldeko 18:00etatik aurrera 21 sagardogile ezberdinen sagardoa dastatzeko aukera izango da, besteak beste: Isastegi, Goiko-Lastola, Sagar-Zulo, Begiristain, Gartziategi, Alberro, Bereziartua, Ordozelai, Petritegi, Lizeaga, Oiarbide, Kalonge, Iparragirre, Itsasburu, Rufino, Otsuaenea, Barkaiztegi, Otegi, Egiluze, Akarregi eta Astarbe.

Honetaz gain, bertsolariak, dantza, dultzaineroak eta azkenburukoen lehiaketa izango dira.

Fuentewww.diariovasco.com