Sagar Uztak hamabigarren edizioa beteko du aurten. Sagarraren jaia da eta urteroko moduan, tolaretako lanen hasiera ospatuko du, azarora bitartean luzatuko den lana. Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, ekitaldi nagusiak igandean izango dira, irailaren 30ean, Astigarragan.