Behemendi-Donostialdea Turismogunea eta Ilarra elkarteak antolatu eta Astigarragako Udalak babestuta, Astigarragako I. Illarra Eguna ospatuko da asteburu honetan Astigarragan. Bertan, illarraren azoka berezia, baratzak, forum dastaketa, sukaldaritza erakustaldia, kontzertuak eta familientzako kontzertuak izango dira eta Sagardoetxeak jardunaldi honetan parte hartuko du.

Batetik, Sagardoetxeako bisita gidatua egiteko aukera izango da ekainaren 1ean (larunbata) arratsaldean eta bisitaren ostean, sagardotegi bateko afariaz gozatzeko aukera izango dute jardueran izena ematen dutenek. Izena emateko, donostialdea@behemendi.org helbidera idatzi edo 943 335 050 telefonora deitu behar da.

Bestetik, ekainaren 2an (igandea) Astigarragako Foru Plazan izango den illarraren azokan Sagardoetxeak informazio puntu bat izango du bere eskaintza turistikoaren inguruko informazioa zabaltzeko bisitarien artean.

Iturria: Behemendi-Donostialdea Turismogunea