Txotx denboraldi berriaren hasiera berrikuntza ugarirekin dator Gurutzeta sagardotegian. Alde batetik, sagardotegiko txuletak exerita gozatzeko aukera eskaintzen duen 50 lagunentzako jangela berria inauguratu dute. Halere, upeltegiko betiko jangelak martxan jarraituko du sagardotegiko esperientzia zutik gozatu nahi duten haientzako.
Beste aldaketa ordutegia da, sagardotegia eguerditan ere irekita egongo baita astelehenetik larunbatera bitartean. Gainera, bazkaritarako sagardotegiko ohiko menuan aldaketak eskainiko dituzte.
Hala, astelehen, astearte eta ostegunetan bakailao tortila, txuleta eta ohiko azkenburukoaz (gazta, intxaurrak eta irasagarra) osaturiko menuaz gozatzeko aukera izango da prezio berezian.
Asteazkenetan gainera, txotx giroa alaituko duten otxoteak izango dira.
Gurutzeta Sagardotegia
Telefonoa: 943 55 22 42
gurutzeta@gurutzeta.com
http://www.gurutzeta.com/