Maiatzaren 18an (asteartea), Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da “Museoen etorkizuna: berreskuratu eta berrasmatu” lelopean. Sagardoetxea mundu mailako ospakizun honetara batuko da eta egun horretan museoko sarrera doakoa izateaz gain, bisita norbere telefono mugikorrarekin egiteko aukera eskainiko zaie bisitariei, Sagardoetxeako eduki interaktiboetara sarrera ahalbidetuz.

Sagardoetxeak museoko bisitak norbere telefono mugikorrarekin egiteko aukera inplementatu berri du, museoko bisitaldian zehar lantzen diren sagarra nahiz sagardoaren kulturako edukiak modu interaktiboan ezagutzeko aukera eskaintzen delarik NFC edo QR-Code irakurgailu ezberdinen bidez. Hala, bisitariak bisita auto-gidatua egiteko eta museoko puntu ezberdinetan aurkiko dituen irakurgailuetatik bideo, audio, testu eta argazki anitzetara sarrera izango du.

Eduki hauek hizkuntza ezberdinetan kontsultatzeko aukera ere eskaintzen da, besteak beste: euskara, gaztelania, ingelesa, frantsesa eta japoniera.

Datorren maiatzaren 18an herritar orori Sagardoetxeara gerturatzeko eta Museoen Nazioarteko Egunaz gozatzeko gonbidapena luzatzen zaie.

Datak eta ordutegiak:
· Maiatzak 18: 11:00-13:30 eta 16:00-19:30.

Tarifak:
· Egun horretan museoko sarrera doakoa izango da.