Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak
-
XXV Sagar Uzta 2025 jaiaren barruan, Astigarragako familiek sagardogintza lanak egingo dituzte beren seme-alaben eta Goldea Herri Kirol Batzordea elkartearen laguntzaz. Aurtengo lehenengo sagar muztioa egin eta dastatzeko jarduerak honako hauek izango dira:10:00 – Sagarrak biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian11:30 – Sagarraren kalejira herriko kaleetan zehar Foru plazaraino12:00 – Dolareko lanak ‘baserrian’ Foru plazan: sagarra bildu, txikitu eta prentsatzea.
OHARRAK:
– Kizkia etxetik ekartzea gomendatzen da.
– 150 partaidetara iristean, izen-emateak itxi egingo dira.
Informazio praktikoa
- Jarduera: dolareko lanak familiekin.
- Data: irailak 28 (igandea)
- Ordutegia eta lekua: 10:00-11:30 Sagardoetxean eta 12:00-13:30 Astigarragako Foru Plazan.
- Iraupena: 3 ordu eta erdi.
- Prezioa: doakoa
OHARRAK:
– Kizkia etxetik ekartzea gomendatzen da.
– Kontuan izan behar da, haurrek kizkiarekin ibili beharko dutenez, beren familia kideek inguruan egon beharko dutela jarduera gauzatzen den bitartean.