‘Pomme’ gozoaren elaborazioa familian

Doan

XXV. Sagar Uzta 2025 jaiaren barruan, familiek beren seme-alabekin parte hartu ahal izango dute Les Ramaougeries elkarteak antolatutako ‘Pomme’ gozoaren prestaketan. Pomme Frantziako Bretainia eskualdeko produktu tradizionala da, ehun bat litroko edukiera duen kobrezko lapiko handi batean sagarrak eta sagar zukua erabiliz egiten dena. Elaborazioa su motelean eta ahalik eta konstanteen egiten da.