Irailaren 25, 27 eta 28an sagarra protagonista izango duen sagarraren jaia izango da Astigarragan. Ekitaldiaren egun nagusia irailaren 28a (igandea) izango da; bertan, herriko familiek egindako 2025 uztako lehen muztioa eta sagardogileek beren postuetan emango duten muztioa dastatzeko aukera izango da. Horretaz gain, 13:30ean TOPA herrikoia egingo da Foru plazan.

Egitaraua:

Osteguna, Irailak 25
19:00-21:00 Sagarrarekin eta bere eratorriekin egindako PINTXO LEHIAKETA ETA DASTAKETA Astigarragako tabernetan.

Larunbata, Irailak 27 
09:30 SAGAR-BIRA’, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*.
10:00-19:00 BRETOI ESTILOKO ‘POMME’ SAGAR DULTZEA EGITEA Bretainiako Les Ramaougeries-en eskutik. 10:00etatik 12:00etara familientzako tailer bat egongo da*.
19:00 BOIROKO DANTZARIEKIN ELKARTRUKEA: Pedra da Aroña eta Astigar dantza taldeen emanaldia Foru plazan.

Igandea, Irailak 28
SAGARRAREN JAIA Foru plazan.
09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian*.
11:30 Sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara.
11:30-13:00 Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak.
11:30-14:00 Sagarraren azoka:
– Sagarren erakusketa eta dastaketa.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Txertaketa eta abarren erakustaldiak.
– Sagarrak marrazteko tailerra Astigarteren eskutik.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
12:00 Sagardogintzako lanak ‘baserri-dolarean’: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertako familien laguntzarekin*.
13:00 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:30 Txalaparta eta 2025 uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.
17:30 17:30 Pilota-partidak:
1. Partidua: jubenilak. Oses-Galarraga eta Otaegi-Olano.
2. Partidua: profesionalen partida. Exposito-Bikuña eta Senar-Lizeaga.

* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus