Irailaren 27tik 30era bitartean, XVIII. Sagar Uzta 2018 jaia ospatuko da Astigarragan eta gaur goizean prentsaurrekoa izan da antolatu diren ekintzak aurkezteko. Honetaz gan, 2018ko sagardo sagarraren heldutasuna aurkeztu da.

Aurtengo festa programa osatzeko, nabarmentzekoa da “Astigarraga eta Sagardoa” lelopean Sagardun Patzuergoko sagardotegi eta herriko sagardotegi (Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko sagardotegiak eta besteak) guztien artean burututako antolakuntza lana. Bide batez, aipatzekoa da baita ere, urtero bezala, herriko taldeek egindako ahalegina eta bideratutako ekintzak jaia herrikoia izateko, hala nola, Astigar E.O.E., Gure Izarra, Goldea Herri Kirol Batzordea, Mundarro Kirol Elkartea, Norberto Almandoz Musika Eskola, Xaguxar, Zipotza Kultur Elkartea, Txirriskla Txistulari Taldea, Erbitegi Etxeberri Txalaparta Taldea, Astigarragako Herri Eskolako Guraso Elkartea, Harituz eta Astiko Dendarien Elkartea.

Prentsaurrekoan izan dira Zorione Etxezarraga Astigarragako alkatea, Felix San Sebastian FRUITEL Elkarteko Lehendakaria, Egoitz Zapiain sagardogileen bozeramailea, Unai Aguirre Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko Zuzendaria, sagardogileak, Astigarragako tabernariak eta herriko kultur taldeetako ordezkariak.

Deskargatu hemen sagardo sagarraren heldutasunaren azterketa. 

Hona hemen XVIII. Sagar Uzta jaiaren egitaraua:

Osteguna, Irailak 27
17:00-19:00 Familientzako APAINKETA TAILERRA SAGARREKIN* Barandiaran enparantzan.
19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan.

Larunbata, Irailak 29
09:30 “SAGAR MOTAK EZAGUTUZ”*, Santiagomendiko Sagardo Bidean zeharko mendi-buelta familian.
10:00 SAGAR UZTA ERRONKA INDOOR Foru enparantzan.

Igandea, Irailak 30
SAGARRAREN JAIA Foru enparantzan.
09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:30-12:00 Sagar postre lehiaketa. Postreak frontoian entregatu behar dira.
10:30-12:00 XI. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak plazan.
11:00-14:00 Sagarraren azoka:
– Sagar marmelada tailerra*.
– Sagarren erakusketa, dastaketa eta salmenta.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Saski, txertaketa, etab.-en erakustaldiak.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
11:00 Muztioaren elaborazioa: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertaratutako familien laguntzarekin.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2018 uztako lehen muztioaren topa herrikoia.
14:30 Herri bazkaria.
17:00 Afizionatuen pilota partida.

Prentsaurrekoko argazkiak eskuratu