Usurbilgo Alkartasuna Kooperatibak, otsailaren 11ean hasi eta irailaren 9ra arte luzatuko den 8 saioko ikastaroa praktikoa antolatu du: “Sagarrondotik Sagardora”.
Hona hemen ikastaroaren egutegia:
Otsailak 11:
Gaia: “Sagastien neguko kimaketa eta ongarriketa”.
Bideratzailea: Aitor Etxeandia.
Martxoak 4:
Gaia: “Sagastien neguko kimaketa, gaixotasunak eta tratamenduak”
Bideratzailea: Aitor Etxeandia
Martxoak 11:
Gaia: “Fruitu arbolen udaberriko edo zotzeko txertaketa”
Bideratzailea: Josu Osa
Apirilak 1:
Gaia: “Garbitasuna kalitatearen lagun. Sagardoa egurrezko ontzietan eta sagarrondoaren bizimodua”
Bideratzailea: Egoitz Zapiain eta Jakoba Errekondo
Apirilak 22:
Gaia: “Ilargia eta egutegi biodinamikoa”
Bideratzaileak: Xabier Akizu
Ekainak 3:
Gaia: “Sagastien udako kimaketa, gaitzak eta izurriteak”
Bideratzailea: Aitor Etxeandia
Uztailak 15:
Gaia: “Fruitu arbolen udako edo begiko txertaketa”
Bideratzailea: Josu Osa
Irailak 9:
Gaia: “Sagarraren heldutasun analisiak. Etxean sagardoa egiteko hastapenak”
Bideratzaileak: Aitor Etxeandia eta Egoitz Zapiain
Ikastaroen ordutegia: 09:00-13:00.
Tokia: Potxoenea Kultur Etxea (Usurbil)
Oharra: kimaketa praktikak bertako sagastietan egingo dira.
Ikastaro osoaren prezioa: 96 euro (Alkartasuna Kooperatibako bazkideek doan). Egun solteetan izen emateko aukera ere badago. Jarri Alkartasuna Kooperatibarekin harremanetan.
Informazio gehiagorako eta izen emateko:
943 361 114 / alkartasuna@usurbil.com / www.alkartasuna.eus
Antolatzailea: Alkartasuna Kooperatiba