Euskadiko sagardotegietara doazenen profil soziodemografikoa eta motibazioak ezagutzeko azterlana egin du Eusko Jaurlaritzak. Sagardoaren Lurraldeko bisitarien gehienak ohiko bezeroak dira; turistak, aldiz, % 20.

Produktu turistiko-gastronomikoaren eskaria Euskadiko sagardotegietan ikerketa aurrera eraman du Turismo, Merkataritza eta Kontsumo saileko Basquetour elkarte publikoak 2018ko Txotx denboraldian eta udako denboraldian helburu hauekin: Euskadiko sagardotegien erabiltzaileen profil soziodemografikoa identifikatzea, bezeroek sagardotegietara joateko dituzten motibazioak ezagutzea, eta ezagutza honekin, sagardotegiak baliabide turistiko gisa finkatuko duten balizko estrategiak abiaraztea.

Aztertutako gaiak dira: maiztasuna, joateko modua, erreserba prozesua, erabilitako garraiobidea, ostatua, ibilbideak, egindako gastuak, sagardotegiekin harremana, sagardotegiei buruzko ezagutza, sagardotegira joateko motibazioa, sagardotegian izandako esperientziaren balorazioa, errepikatzeko asmoa eta profil soziodemografikoa.

Txotx 2018ren ondorioen artean nabarmena da gehienak ohiko bezeroak direla (% 80 inguru), topaleku eta ekimen sozial gisa doazenak sagardotegira. Taldeko ekimena da, batez bestekoa, 10,5 laguneko baita. Gainerako % 20 bisitariak dira, produktu turistiko-gastronomikotzat dutena. Hauen bereizgarria da gaua bertan emateko beharra (%60 ez dira Euskadin bizi). Asteburuko bidaia egin ohi dute eta sagardotegira joatea, inguruko beste leku batzuetara bisita edo beste baliabide turistiko batzuk ere barneratzen dituen esperientzia baten parte da. Beraz, gastu handiagoa egin eta inguruko baliabideekin gehiago inplikatzen den taldea denez, oso interesgarria da ikuspegi turistikotik.

Uda sasoian sagardotegiak Euskadiko baliabide turistiko-gastronomikoa dira. 2018ko TXOTX boladan identifikaturiko bezeroen 4 profilekin alderatuta -non %20a bakarrik zen bere ohiko bizilekutik kanpora ostatua hartua zegoena (eta batipat Euskaditik kanpokoak) eta gainerakoa esperientzia errepikatzen zuten eta gertuko eremu geografikokoak izanik-, 2018ko uda sasoian pisu handiagoa duten 2 profil antzematen dira:

· 1 Profila – bere ohiko bizilekutik kanpora ostatua hartzen duten bezeroak (66%). Bezero mota honek, Euskadiko beste baliabide bat gehiago gisa bisitatzen ditu sagardotegiak bere oporraldiaren barruan. Beraz, Euskaditik kanpora bizi diren bezeroak dira nagusiki. Hala, ostatua behar izaten dute, sagardotegiarekin zuzenean egiten dute erreserba bidaian zehar, eta sagardotegia Euskadi ezagutzen laguntzen duen esperientzia gastronomikoa dela aitortzen dute.

· 2 Profila – betiko bezeroak (33%). Bigarren talde hau, bestalde, Euskadin bizi den -batipat Donostialdeanpertsona taldeak osatzen du, bere ingurunea “sagardozalea” denak eta hala izanik, sagardotegira urte osoan zehar joaten da (ez bakarrik txotx boladan, uda sasoian ere bai).

Proposamen gisa, interesgarria da sagardotegiak baliabide turistiko-gastronomiko gisa sustatzeko estrategiak ezartzea,
· opor garaian kanpoko bezeroen artean, gaur egun gehiengoa izanik; Euskadira oporretara etortzen diren bezeroak dira eta beren egonaldian, bidaian bertan (gure lurraldera etorri aurreko planifikazio handirik edo erreserbarik egin gabe) sagardotegiek eskaintzen duten esperientzia turistiko-gastronomikoa aukera dezakete.
· eraberean, opor garaian fidelizatua dagoen bezeroen artean, gutxi gora behera totalaren 1/3 dena, esperientziak liluratua daukana, target fidelizatua, bertakoa (batez ere Gipuzkoa-Donostialdean bizi dena), sagardotegira urte osoan zehar joatea balizko eskaintza eta aintzakotzat hartzeko baliabidea dela uste duena.
· eta, TXOTX boladan, bere bizilekutik kanpora lo egiten duen bezeroen artean (20%), asteburu pasako bidaia egiten duena (%60a ez da Euskadin bizi), sagardotegira egindako bisita puntuazio altuarekin baloratzen duena eta sagardotegiko bisitaldia, bisitatzen dituen sagardotegiaren inguruko beste leku edo baliabide turistikoen osagarri gisa gauzaten duena.

———-
Testua: Basquetour
Iturria: Sagardoaren Lurraldea – Urtekaria 2018