Irailaren 28an Sagardoetxeako laugarren gunea aurkeztuko da: “Santiagomendiko Sagardo Bidea” ibilbide tematikoa. Ibilbide honetan zehar sagardoaren kultura, Santiagomendiko baserrien eta Astigarragako historia harrigarria eta Santiago Bidearen Gipuzkoan zeharko punturik adierazgarrienetarikoa ezagutzeko aukera izango da azalpen panel, multimediazko elementu eta joko interaktiboen bidez.

Azalpen panel, audio, joku eta asmakizun ezberdinez osaturiko zortzi geldialditako ibilbidea diseinatu da bisitariek sagardoaren kultura, Santiagomendiko baserrien eta Astigarragako historia harrigarria eta Santiago Bidearen Gipuzkoan zeharko punturik adierazgarrienetarikoa modu dibertigarri eta parte-hartzailean ezagutu ahal izateko.

Orain arte egindako bidea, ordea, luzea izan da. Proiektua duela hiru habian jarri zen Josu Tellabide eta Asier Aguirresarobe etnografoek eta Lourdes Odriozola historialariak gauzaturiko ikerketa etnografiko eta historikoarekin. Lan honek, Santiagomendiko bizilagunek Astigarragako historian eta sagarraren laborantzak eta sagardoaren ekoizpenak Astigarragako jarduera ekonomikoan izan zuen garrantzia ezagutzeko aukera eman zuen. Informazio hau aintzakotzat hartuta, mundu mailan ibilbide esperientzialen diseinuan eta garapenean liderra den Austriako Pronatour enpresak “Santiagomendiko Sagardo Bidea”-ren kontzepzioa eta diseinua burutu zuen.

“Santiagomendiko Sagardo bidea” Sagardoetxeako, Euskal Sagardoaren Museoko laugarren gunea izango da eta euskal sagardoaren kulturako erakargarri berri bat izango da.

* Izen-emateak: 943550575 / info@sagardoarenlurraldea.com