Astigarragan kokatua dagoen Sagardoetxea Sagardoaren Museoak jasotzen dituen bisitarien kopurua goraka doa urtetik urtera eta geroz eta handiagoa da gure kultura eta txotx-aren errituak gordetzen dituen sekretuak ezagutzera gerturatzen diren nazio mailako eta nazioarteko bisitarien kopurua.

Azken urtetako joerarekin jarraituz, 2016an Sagardoetxean jasotako bisitarien kopurua eta Sagardoaren Lurraldeatik eskainiko esperientzia turistikoen kopurua handitu egin da.
Hala, 2016. urtean 12.000 bisitari baino gehiago jaso ditu Sagardoetxeak eta gaur egun ia 100.000 dira euskal sagardoaren kultura ezagutu eta barneratzeko asmoz museora gerturatu diren pertsonen kopurua bere ateak 2006an irekiaz geroztik.

Eraberean, urtetik urtera goraka doa sagardotegietako erreserben kopurua eta 2016an, sagardotegietarako 3.500 erreserba kudeatu dira Sagardoaren Lurraldeako Erreserben Zentraletik: www.sagardoarenlurraldea.com/erreserbak

Sagardoaren Lurraldeak esperientzia turistikoen eskaintza zabala dauka eta geroz eta gehiago dira museoko bisita sagardotegiko otorduarekin eta beste museo, gaztandegi, edo jarduera batekin uztartzen duten bisitariak. Zentzu horretan, Aquarium edo Albaolako bisita, itsasontziko ibilaldia, Sagardoetxeako bisita eta sagardotegiko otordua barne-hartzen dituen “Sagardoa eta itsasoa” esperientziak %15eko igoera izan du eta Sagardoetxea, D’Elikatuz, Gaztaren Interpretazio Zentroa edo gaztandegietako bisita eta sagardotegiko otordua barne-hartzen dituen“Sagardoa eta gazta” esperientziak %12ko igoera izan du, aurreko urtearekin alderatuta.

Sagardoetxea Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean
2016an Sagardoetxeak hainbat azoketan parte-hartu du Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarearekin batera, besteak beste Gustoko Azokan (Bilbo), Ficobako Gabonetako Azokan (Irun) eta Santo Tomas azokan (Donostia). Ekitaldi ezberdinetan ere parte-hartu du, esaterako Sagardoaren Astean (Ezkio-Itsaso). Sarearen inguruko informazioa zabaltzeaz gain, azoka eta ekitaldi hauetan familientzako “Sagarrekin jolasean” tailerrak eskaini ditu.

Euskadiko Museo Enogastronomikoen eskaintza bateratua ere sortu da eta bertan 4 ibilbide gastronomiko bildu dira: “Txotx ibilbidea”, “Sagardoaren eta gaztaren ibilbidea”, “Gastronomia eta merkatuen ibilbidea” eta “Euskadiko ardoen ibilbidea”. Eskaintza zabal hau, GASTROMUSEUMS marka berriak urtarrilaren 18an FITUR-en aurkeztuko duen www.gastromuseums.com webgune berrian biltzen da.