Hernaniko Bertso Eskolak, Nikolas Segurolak eta Aizpea Goenagak zin egin zuten sagardoaren izen ona eramango zutela zijoazen lekuetara..
Sagardoa defendatu eta haren izen ona eramango dute dijoazen leku guztietara. Sagardoaren enbajadore berriak dira, Tolarea Sagardo Kofradiako ohorezko hiru kofrade berriak. Aizpea Goenagak aitortu zuen lehen ere bere egun garrantzitsuenak sagardotegietan ospatu izan dituela eta gusto haundiz hartzen duela langintza berria. Segurolak bertsoz adierazi zuen: «Mundu honetan asko dirade edari bikainak berez, baina tolare sagardoaren parekorikan ezer ez». Eta Oier Iurramendik ere bertsotan esan zuen: «bertso eskolan partetik beraz konpromisoa hor doa, maila berean defendetzea bertsoa ta sagardoa». Biteri leporaino zela bukatu zuten ekitaldia, beste behin, Ozenki abesbatzaren erakustaldi apartarekin.
Iturria: Urumeako Kronika