balleneros vascos“Euskal bale arrantzaleen aztarnen atzetik Ternua eta Labradorren” izenpean irekiko da 2017ko udan munduan zehar egin nahi den lehen ibilbide kulturala. Terranova eta Labrador inguruan dagoen euskal arrantzaleen ondarearen eta arrastoen atzetik egingo den bidaia da, aditu internazionalen eskutik zuzen-zuzenean egindako aurkikuntza eta historiaren zantzu guztiak bizi-bizirik jasotzeko asmoz.

Euskaldunek urtero-urtero Canadara egindako bidaiek arrasto andana utzi dute. Agian horietako garrantzitsuena San Juan Baleontzia da, 1563an Pasaian (Gipuzkoa) eraikia eta 1565ean Red Bayn (Canada) ondoratua. Parcs Canadak berreskuratu du baleontzi hau 1978 eta 2013 urteen artean.

Sagardoa derrigorrezko produktua izan zen XVI. mendeko baleontzietan. Sagardoa zen Euskal Herriko edaria. Nahiz eta momentuan agian ez jakin, Sagardoak zituen bitaminak derrigorrezkoak ziren euskal arrantzaleak indartsu mantentzeko eta eskorbutoaren aurrean defentsak garatzeko. Hori dela eta, euskal arrantzaleen baleontzietan ez da eskorbuto kasurik topatzen dokumentuetan.

Astarbe Sagardotegia-ren aintzinatasuna ikusita, beraiek egindako sagardoa izango da Euskal bale arrantzaleen aztarnen atzetik Ternua eta Labradorren” espedizioan eramango duten sagardoa.