Atzo XXXIII Museoen Nazioarteko Eguna ospatu zen Sagardoetxean “Museoak era Memoria” gaitzat hartuta eta antolaturiko jarduerek oso harrera ona izan zuten museora gerturatu ziren ikasle, sagardogile, kultur talde, turista, Astiartar, etb…en aldetik.
Eugenio Elorza (eztigilea), Aitor Etxeandia (fruitugintzan aditua), Fabienne Feutry (biologoa) eta Josu Osa (frutikultorea) adituen laguntza izan genuen eta beraiei esker, museora gerturatu ziren bisitariek sagardoaren elaborazio prozesua urtaroko laborategiaren bitartez ezagutzeko aukera izan zuten, urte sasoi bakoitzean garatu beharreko lanak ezagutu zituztelarik:
– Udaberria: polinizazioa eta erleen mundua.
– Udara: Ilargiaren eragina udako inausketan.
– Udazkena: Mosto eta sagardoaren analisia.
– Negua: Landaketa, txertaketak eta inausketa.
Bisitaren amaieran, bisitari bakoitzak hosto batean bisita hoberen identifikatzen zuen hitza idatzi zuen eta bisitari guztien eta beren ekarpenen artean, Sagardoetxeako “Oroimenaren zuhaitza” sortu genuen.
Sagardoetxeatik oso balorazio positiboa egiten diogu atzo ospatu genuen Museoen Nazioarteko Egunari, museoak bere ateak ireki baitzizkion zerbait berria ikasteko gogoz zegoen edonori.
Sagardo on baten elaborazioak lan eta esfortzu handia dakar jende askoren aldetik, eta atzokoan bisitan etorri ziren herritarrek honakoa azpimarratu zuten: nahiz eta sagardoaren kulturan oso barneratuta egon, oraindik badutela zer ikasia.
Ikusi Museoen Nazioarteko Eguneko argazkiak.
Sagardoetxeari buruzko informazio gehiagorako: www.sagardoetxea.com