Juan Gorritik hasiera eman zion Nafarroako sagardo denboraldi berriari. ‘Hau da gure sagardo berria!’ oihu eginda, eskultore Naparrak sagar zuku berriak dastatzeko gonbitea egin zuen Aldatz-ko Martintxone sagardotegian.
Bertaraturikoen artean Irujo eta Ezkurdia pilotariak, Osasunako entrenatzailea den Mendilibar, Krutxaga jokalaria, Itxakoko jokalaria den Andrea Barno, Iñaki Perurena, Doanto Larretxea, Julio Soto bertsolaria eta Berri Txarrak-eko abeslaria den Gorka Urbizu izan ziren.
Aurten Nafarroako sei ekoizleek 259.000 litro sagardo ekoiztu dituzte. hain zuzen, Martintxone sagardotegiko Inaxio Begiristain-ek 20.000 litro ekozitu ditu.
Iturria: El Diario Vasco.