Zeraingo Oiharte sagardotegiak irabazi du Euskal Sagardoa kategoriako sari nagusia

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, III. Sagardo Forum Nazioarteko Sagardo Lehiaketako sari banaketa ospatu da gaur goizean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian. Mundu osoko dastatzaile ospetsuek 9 kategoriatan sailkatutako 205 sagardoak dastatu ostean, 168 domina banatu dira: 54 urrezko domina, 61 zilarrezko domina eta 53 brontzezko domina. Horien artean, lehiaketako “Best of show” saria Panizales izotzezko sagardo asturiarrarentzat izan da.

Orotara 15 herrialdetako sagardoak aurkeztu dira lehiaketara: Espainia, Alemania, Austria, Frantzia, Erresuma Batua, Estatu Batuak, Estonia, Herbehereak, Italia, Libano, Lituania, Polonia, Norvegia, Txekia eta Ukraina.

Hona hemen banatu diren sariak:

 Euskal Herriko sagardo tradizionalen kategorian Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena dutenak bereiztu ditugu:
– Euskal sagardoa. Dominak: 2 urre (Zapiain sagardotegia eta Oiharte sagardotegia), 4 zilar (Isastegi sagardotegiak 2, Zapiain sagardotegiak 1 eta Gurutzeta sagardotegiak 1) eta 2 brontze (Izeta sagardotegia eta Alorrenea sagardotegia)
– Euskal Herriko sagardo tradizionala. Dominak: 2 zilar (Gurutzeta sagardotegia eta Son of Man) eta 3 brontze (SAS Egarrik 2 eta Baldorba Naturel & Sagarralekuk 1)
– Irabazlea: Oiharte sagardotegia (Euskal Herria) – Oiharte Euskal Sagardoa
– Sari banatzailea: Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuodea

Sagardo natural asturiarra
– Dominak: 3 urre, 3 zilar eta 5 brontze
– Irabazlea: Llagar Sidra Castañon (Asturias) – Sidra Castañon
– Sari banatzailea: Eduardo Coto, Sagardo Forum Nazioarteko Lehiaketaren idazkaritza teknikoa

Sagardo tradizional frantsesa
– Dominak: 3 urre eta 4 zilar
– Irabazlea: Domaine de la Mare (Frantzia) – L’Insoumis
– Sari banatzailea: Xabier Arruti Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaria

Sagardo Tradizional Ingelesa
– Dominak: 2 urre, 4 zilar eta 3 brontze
– Irabazlea: Angry Orchard (Estatu Batuak) – Bitter Steve
– Sari banatzailea: Agurtzane Andueza Fraisoro Laborategiko Zuzendaria

Sagardo berriak
– Dominak: 12 urre, 16 zilar eta 11 brontze
– Irabazlea: Cidérka (Txekia) – Červenka
– Sari banatzailea: Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuodea

“Premium” Sagardo Aparduna
– Dominak: 6 urre, 10 zilar eta 10 brontze
– Irabazlea: Edel Cider Aakre Gard (Norvegia) – Edel Cider Metode Trad
– Sari banatzailea: Agurtzane Andueza Fraisoro Laborategiko Zuzendaria

Apfelwein
– Dominak: 5 urre eta zilar 1.
– Irabazlea: Weidmann & Groh (Alemania) – Speierling Halbtrocken
– Sari banatzailea: Eduardo Coto, Sagardo Forum Nazioarteko Lehiaketaren idazkaritza teknikoa

Zaporetako sagardoa eta Udardoa
– Dominak: 13 urre, 15 zilar eta 10 brontze
– Irabazlea: Weidmann & Groh (Alemania) – Cydonia
– Sari banatzailea: Xabier Arruti Nekazaritza eta Landa Garapeneko Zuzendaria

Izotzezko sagardoa
– Dominak: 8 urre, 2 zilar eta 9 brontze
– Irabazlea: Llagar Panizales (Asturias) – Sidra de hielo Panizales
– Sari banatzailea: Xabier Urdangarin Astigarragako alkatea eta Sagardun Partzuergoko presidentea

Kategoria bakoitzeko banatutako sari hauetaz gain, Llagar Panizales-en “Sidra de hielo Panizales” sagardoak “Best of show” saria lortu du lehiaketako bereziena izateagatik.

III Nazioarteko Sagardo Lehiaketa IV. Sagardo Forum ekitaldiaren barruan ospatu da. Bi urtean behin aurrera eramaten den nazioarteko hitzordu hau Sagardoaren Lurraldeak antolatzen du beste hainbat eragileren lankidetzari esker, besteak beste: Eduardo Coto eta Antonio Roa, Gipuzkoako Foru Aldundiko Fraisoro Laborategia, Fruitel Elkartea eta Euskal Sagardoa Jatorri Izendapena.

Era berean, laguntza ekonomikoa jaso du:
– Babesleak: Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, Hazi Fundazioa eta Astigarragako Udala.
– Laguntzaileak: Priorcork.