SagarraBerrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamenduak, Gipuzkoako Lurralde Historikoan sagardorako sagarrondoak landatu, zaindu, hobetu eta garat zeko diru laguntzen 2014ko deialdia onartu du.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko Departamentuaren 2014ko aurrekontuetan, adierazitako diru laguntzetarako baliabide ekonomikoak 40.000 euro izango dira.

Honakoak dira inbertsio lagungarriak eta horien exekuziorako esku-lana 2014ko ekitaldian baloratzeko moduluak:

– Sagardotarako sagarrondo landaketa, patroi frankotan (ha).
– Sagardotarako sagarrondo landaketa, ontziko patroi klonalean (ha).
– Sagardotarako sagarrondo landaketa, erdiko ardatzeko patroi klonalean (ha).
– Sagardotarako sagarrondo landaketa, frutal hesia patroi klonalean (ha).
– Landaketa babesteko hari bateko sare galbanizatuko hesiak (metro lineala).

– Landaketa babesteko ehiza espezieentzako itxiturak (oreinak, orkatzak, etab) (metro lineala).
– Lursailen zapaldak prestatzea fruta arbolak landatzeko (ha).
– Sagardietara pista irekitzea eta enkatxoa (metro lineala).
– Hormigoizko pista sagardietara, irekiera eta enkatxorik gabe (m2).
– Harri-lubeta (harri lubetaren batezbesteko dentsitatea 1,8 tm/mt/m3) ™.
– Lursailaren sastraka garbitzea (ha).
Iturria: Gipuzkoako Foru Aldundia.

Foru Agindua jeitsi