12359881_1212027122147359_6715585898136210862_n Urtetik urtera abenduko zubian gerturatzen diren bisitarien kopurua goraka doa.
Aurten bisitarien kopurua %10 igo da iazko zubiarekin alderatuta.
Euskal Herria eta nazio mailako bisitarien kopuruak gora egin du, Araba, Aragoi eta Katalunia-tik etorritako bisitariak azpimarratuz. Zubian eskainitako jarduerak harrera ona izan du bisitarien artean: gabonetako pinuaren apainketa sagar eta kandelekin eta barrikotearen dastaketa gaztaina eta sardina zaharrekin.
Museoan bertan eskainitako jarduera honetaz gain, Sagardoetxea Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokan eta Ardoaraban izan da.

Sagardoetxean giro bikaina izan da abenduko zubi honetan, izan ere, gabonetako pinua aintzinan bezala sagar eta kandelekin apaintzeko jarduerak eta sagardo berridun barrikotea gaztaina eta sardina zaharrekin lagunduta dastatzeko jarduerak bisitari asko erakarri ditu museora.

Hala, eta zubian bisitarientzako jarduera bereziak eskaintzearen eraginez, urtetik urtera Sagardoetxeara gerturatzen diren bisitarien kopurua goraka doa.

Garai honi dagozkion aintzinako ohiturak berreskuratuz, Astigarragako Herri Eskolako ikasleek eta museotik pasa diren bisitariek gabonetako pinua sagar eta kandelekin apaindu dute eta pinutik beren urte berrirako desioak zintzilikatu dituzte. Honetaz gain, ikastolako haurrek “Inaxi” Santiomendiko amona zaharraren bisita izan dute eta bere istorioa entzun ostean, “San Nikolas txikia” abestia ezagutu eta danbolinean erretako gaztainak jateko aukera izan dute.

Sagardoetxean bertan eskainitako jarduera hauetaz gain, zubi honetan Sagardoetxea Ficoban (Irun) ospatu den Euskal Kostaldeko Gabonetako Azokan izan da eta sagardoa txotx-etik dastatzeko aukera eskaini die hara gerturatutako bisitariei.

Bestalde, Gasteiz-en ospatu den Ardoaraba azokan ere izan da eta familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerra eta sagardo dastaketa eskaini ditu Euskadiko Museo Enogastronomikoen Txoko Gastronomikoan.