2024ko urriaren 21 eta 28ko asteetan Cider Week 2024 izan da. Hala, sagardo dastaketak eta harmonia gastronomiko bereziak eskaini dira bertako zein nazioarteko sagardoekin Donostiako, Tolosako, Arrasateko eta Hernaniko hamar leku gastronomikotan: Ama, Bertakoteka, Tolosaldea Jatetxea, Arteaga Jauregia, Mala Gissona, Errioguarda Enea, Bodega Klandestina, Taupada Taberna, Sukaldean Aitor Santamaria, Basqueland Izakaia eta Sagardoetxea Museoa.
2024ko irailaren 19tik azaroaren 3ra Udazken Zaporez izan da sagarraren uzta garaiaz gozatzeko: XXIV. Sagar Uzta jaia, familientzako sagar muztioaren elaborazio tailerrak Sagardoetxean, Sagar-Bira mendi buelta, dolareko lanak eskola umeekin eta sagarrekin egindako pintxoen lehiaketa eta dastaketa.
Egilea: Sagardoaren Lurraldea
Iturria: Anuario Sagardoaren Lurraldea 2024