Sagarrari eskaintzen zaion XXVI. Sagar Uzta jaiaren jaiaren barruan (irailak 24-26-27), XVI. Argazki Rally Digitala izango da Astigarragan. Sagar Uztako ekintza guztietako argazkiak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara eta aurten ere, Instagram-en atsegite gehien jasotzen dituen argazkiak publikoaren saria jasoko du.

Oinarriak:
1. Argazkizale guztiek parte hartu ahal izango dute.
2. Izen-emateak: 943550575 / Irailaren 27an 11:30-13:00etara plazan.
3. Izen ematea 5€-koa izango da. Ordaintzeko modua: metalikoan Irailaren 27an 11:30-13:00etara plazan.
4. Gaiak:
Sagar Uzta jaiaren barruan antolaturiko ekintza guztietako argazki adierazgarriak aurkeztu ahal izango dira lehiaketara (ikusi egitaraua).
5. Parte-hartzaile bakoitzak 6 argazki aurkeztu beharko ditu JPG formatuan eta gutxienez 300 pixel-etako erresoluzioan. Argazki bilduma irailaren 28tik urriaren 5era bitartean bidali beharko da Dropbox edo WeTransfer bidez info@sagardoarenlurraldea.eus helbidera.
6. Sariak:
Bildumarik onena: Sagardoaren kulturako esperientzia + Bertako produktuez osaturiko lotea.
Bigarren sailkatua: Bertako produktuez osaturiko lotea.
Publikoaren saria: Bertako produktuez osaturiko lotea.
7. Epaimahaia bi argazkilari profesionalek eta Sagardoetxeako zuzendaritzak osatuko dute.
8. Publikoaren saria modu honetan erabakiko da: parte hartzaile bakoitzaren argazki bat argitaratuko da Sagardoren Lurraldearen Instagram-eko kontu ofizialean. Atsegite gehien jasotzen dituen argazkia suertatuko da irabazle.
9. Urriaren 15ean, osteguna, arratsaldeko 19:00etan irabazleei sariak banatuko zaizkie eta erakusketari hasiera emango zaio Sagardoetxean.
10. Oinarri hauetan aurreikusten ez diren arazo guztiak rally hau antolatzen duen erakundeak ebatziko ditu.

Oharrak:
1. Lehiaketara aurkeztutako argazkiak antolatzaileen eskuetan geratuko dira.
2. Erakusketa Sagardoetxea Museoan izango da urriak 15 eta azaroak 2 bitartean museoaren ordutegian.
3. Saritutako argazkiak eta parte hartzaile bakoitzaren argazki bat erakutsiko dira.
4. Rally honetan parte hartzeak, oinarriak onartzen direla esan nahi du.
5. Epaimahaiaren erabakia apela ezina izango da.
6. Rallyan izena ematearekin batera, pintxo bat hartzeko tiketa emango da.
7. Parte-hartzaile bakoitzak sari bakarra eskuratu ahal izango du.