- ekitaldia hau amaitu da.
Udazken Zaporez 2024
Irailaren 19tik azaroaren 3ra, sagarraren kulturaz gozatzeko hainbat jarduera izango dira Udazken Zaporez lelopean.
EGITARAUA:
Irailak 19
09:00-10:30 DOLAREKO LANAK eskola-umeekin baserri dolarean (Foru plaza).
XXIV. SAGAR UZTA 2024
Osteguna, Irailak 26
19:00-21:00 Sagarrarekin eta bere eratorriekin egindako PINTXO LEHIAKETA ETA DASTAKETA Astigarragako tabernetan txarangak girotuta.
Larunbata, Irailak 28
09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*. Izena eman.
Igandea, Irailak 29
SAGARRAREN JAIA Foru plazan.
09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian*. Izena eman.
11:00 Sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara.
11:00-14:00 Sagarren marrazketa tailerra.
11:30-13:00 Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak. Oinarriak ikusi.
11:30-14:00 Sagarraren azoka:
– Sagarren erakusketa eta dastaketa.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Txertaketa eta abarren erakustaldiak.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
11:30 Sagardogintzako lanak “baserri-dolarean”: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertako familien laguntzarekin*. Izena eman.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2024 uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.
17:30 Afizionatuen pilota partida.
* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus
Urriak 3
18:00 XIX. mende amaieratik gaur egunera arteko sagardotegietako aisialdiari buruzko “A LA YUKLAK, GOLPIAN BAT” ERASKUSKETAREN INAUGURAZIOA bolo eta toka jokuekin (Erribera Kulturgunea).
SAGARRARI ZUKUA ATERA FAMILIAN!
SAGAR MUZTIO ELABORAZIO TAILERRAK FAMILIAN SAGARDOETXEAN.
Urriko asteburuetan eta azaroko lehen asteburuan (Urriak 5, 6, 12, 13, 19, 20, 26 eta 27 / Azaroak 1, 2 eta 3).
Ordutegia larunbatetan
Goizez: 11:00, 12:00, 13:00
Arratsaldez: 17:00, 18:00
Ordutegia igandetan/jai egunetan
Goizez: 11:00, 12:00, 13:00
Erreserba egin
Urriak 10
19:00 CIDER WEEK – BERTAKO ETA NAZIOARTEKO SAGARDOEN DASTAKETA GIDATUA. Sarrerak erosi.