Sagarrari zukua atera familian!

6,00 -tik

Udazkenean, Sagardoetxeak sagar muztioa elaboratzeko aukera eskaintzen die familiei. Haur nahiz helduek sagarrak biltzen dituzte kizkiarekin, pisoiekin txikitu, prentsatu eta egindako sagar muztioa dastatu.

 

  • Helduak: 6€ (bisita gidatua, sagar muztioaren elaborazio tailerra eta muztio dastaketa barne)
  • 5-17 urte arteko haurrak: 3€ (bisita gidatua, sagar muztioaren elaborazio tailerra eta muztio dastaketa barne)
  • 4 urte arteko haurrak: doan (bisita gidatua, sagar muztioaren elaborazio tailerra eta muztio dastaketa barne).

OHARRA: Jarduera honetan parte-hartu ahal izateko, aurrez erreserba egitea beharrezkoa da.

Esperientziak barne-hartzen dituen jarduerak

  • Sagastiko bisita gidatua, sagardoa elaboratzeko erabiltzen diren sagar barietate ezberdinak ezagutzeko.
  • Sagardo sagarren dastaketa.
  • Sagar muztioaren elaborazio tailerra familian:
    • Sagar biltzea.
    • Sagarrak jotzea pisoiekin.
    • Sagarrak txikitzea eta prentsatzea.
    • Egindako muztioa dastatzea.

Ordutegiak

  • Urriko asteburuetan:
    • Larunbatetan: 11:00, 12:00, 13:00, 17:00 eta 18:00.
    • Igandetan: 11:00, 12:00 eta 13:00.

Iraupena

  • Ordu bat

Noiz egin daiteke?

  • Urriko asteburuetan

Norentzat?

  • Familientzat

Hizkuntzak

  • Gaztelania eta Euskara (aurrez erreserba eginda).

Elkargunea

  • Sagardoetxea, Euskal Sagardoaren Museoa (Kale Nagusia, 48 – Astigarraga).
  • GPS koordenatuak: 43.281204, -1.946554″

Nola iritsi

  • Norbere ibilgailuan: aparkalekua Astigarragako erdialdean (Kale Nagusia) eta industrialdean (Donostia ibilbidea). Aparkalekutik gutxi gorabeherako denbora: 5-10 min.
  • Lineako autobusean: Donostiatik (Okendo kalea) eta Hernanitik (Txirrita kalea): BU12 eta BU13 ibilbideak. Ordutegiak ikusi. Geltokitik gutxi gorabeherako denbora: 5 min.

Hoberena

  • Sagar muztioaren elaborazio prozesuan parte-hartzea familian.
  • Sagardoaren kulturaz gozatzea naturarekin kontaktuan eta modeu parte-hartzailean.
  • Norberak egindako sagar muztioa dastatzea.

Mapa