Pandemiaren egoera dela, otsailaren 3an ospatzekoa zen 2021eko sagardo denboraldiaren irekiera iragartzeko “XXVIII. Sagardo Berriaren Eguna” ez ospatzea eta ekitaldia bertan behera uzteko erabakia hartu da.
Covid-19ak eragindako egoera dela eta, 2021eko sagardo denboraldiaren hasiera atzeratu eta otsailaren 5ean sagardotegiek beren ateak irekitzeko erabakia hartu zuten Eusko Jaurlaritzak ostalaritzarako indarrean jarritako neurrien araberako protokolo berezia jarraituz.
Pandemiaren egoerak, ordea, okerrera egin du eta une honetan indarrean dauden mugikortasun neurriak aintzakotzat hartuta, sagardotegi batzuk beren ateak beranduago irekitzeko erabakia hartu dute.
Gauzak horrela, otsailaren 3an ospatzekoa zen sagardotegi denboraldi berriaren hasiera iragartzeko “XXVIII. Sagardo Berriaren Eguna” bertan behera uzteko erabakia hartu da.
Halere herritarrei gogorarazi nahi diegu sagardotegi batzuk irekita daudela sagardo berria dastatuz sagardotegiko otorduaz gozatu nahi duten herritarrentzat, baina sagardotegi guztiak irekita daudela botilako sagardoaren salmentarako.