Ekitaldiak kargatzen

« Ekitaldiak guztiak

  • ekitaldia hau amaitu da.

Sagardo Forum 2021

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, 2021eko azaroaren 18-21ean ospatuko da IV. SAGARDO FORUM, sagarrari, sagarraren eratorriei eta sagardoaren kultura eta turismoari buruzko jardunaldiak.

IV. SAGARDO FORUMaren barruan jardunaldi teknikoak ospatuko dira azaroaren 18-19an Astigarragako Erribera Kulturgunean (ikusi kokapena Google Maps-en), eta bertako nahiz nazioarteko profesionalek hitzaldiak emango dituzte, egungo egoerari ikuspegi orokorra eskaini eta azken urteotan sagardoaren alorrak bizi izan duen bilakaeraren berri emango dute hiru gaitan ardaztuta: sagarra, sagardoa eta sagardotegiak baliabide turistiko gisa. Jardunalti teknikoetan izena eman

IV. SAGARDO FORUMean ere III. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa jokatuko da azaroaren 19-20an Astigarragako Erribera Kulturgunean (ikusi kokapena Google Maps-en). Bertan, munduko hainbat tokitatik etorritako dastatzaile prestigiotsuek (sumiller, enologo, chef, kazetari, gastronomia blogari…) 9 kategoriatan sailkatutako hainbat sagardo mota dastatuko dituzte lehiaketara aurkeztutako onenak aukeratzeko: Euskal Herrian ekoiztutako sagardoa, sagardo natural asturiarra, sagardo tradizional frantsesa, sagardo tradizional ingelesa, sagardo berriak, «premium» sagardo apardunak, «apfelwein» sagardoa, zaporetako sagardoa eta udardoa, eta izotzezko sagardoak. II. Nazioarteko Sagardo Lehiaketan izena eman

Aurten ere, IV. SAGARDO FORUMak II Nazioarteko Sagardo Azoka barne hartuko du azaroaren 20-21ean Donostiako Kursaal Kongresu Jauregian (ikusi kokapena Google Maps-en). Azoka profesionalei nahiz herritarrei bideratuta dago, eta aukera izango da erakusmahai bakoitzean hainbat sagardo mota dastatzeko. II. Nazioarteko Sagardo Azokan izena eman

Xehetasunak

Hasiera:
18 azaroa, 2021
Amiera:
21 azaroa, 2021
Ekitaldi kategoria:
, , ,
Webgunea:
https://sagardoarenlurraldea.eus/en/sagardo-forum/

Antolatzailea

Sagardoaren Lurraldea
Telefonoa:
+34 943 550 575
Posta elektronikoa:
info@sagardoarenlurraldea.eus
Webgunea:
https://sagardoarenlurraldea.eus/eu/

Egoitza

Erribera Kulturgunea
Kontxa Etxeberria plaza, 1
Astigarraga, 20115 España
+ Google Map